From Wikipedia, the free encyclopedia
Disclosure (azpitituluz ere banatua, Disclosure: Trans Lives on Screen) 2020ko film dokumentala da, Sam Federrek zuzendu eta ekoitzia, gaitzat duena Hollywoodeko ikus-entzunezko industrian pertsona transgeneroek zer nolako irudikapen historikoa izan duten. . 2020ko Sundance Zinemaldian estreinatu zen,.[1] eta gero Netflixek sartu zuen bere katalogoan.[2]
Disclosure: Trans Lives on Screen | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2020 |
Izenburua | Disclosure, Identités trans eta Revelação |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala, transgender film (en) eta LGBTeei buruzko filma |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sam Feder (en) |
Argumentu nagusia | transgeneroa |
disclosurethemovie.com | |
|
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Zinema-industrian transgenero diren pertsona askoren ekarpenak agertzen dira dokumentalean. Besteak beste: Laverne Cox (ekoizle nagusietako bat da), Susan Stryker, Alexandra Billings, Chaz Bono, Jen Richards, Lilly Wachowski, Ser Anzoategui, Brian Michael Smith, Bianca Leigh, Yance Ford, Zackary Drucker, Jamie Clayton, Michaela Jaé Rodriguez, Alexandra Grey, Trace Lysette, Jazzmun, Angelica Ross, Elliot Fletcher, Candis Cayne eta Leo Sheng.[2]
Pelikulak eta telesaioen pasarteak erabiliz, ikusleak historia-ikasgaia jaso lezake, pertsona transgeneroen irudikapenek Estatu Batuetako eragin dituzten kalte eta okerrez jabetzeko. Adibide horietako batzuk honako filmetakoak dira: Judith of Bethilia, Ace Ventura (film sorta), Tootsie, The Crying Game, To Kill a Mockingbird...[3] Aipaturiko telesailen artean, berriz, Transparent, Pose, edo Nip/Tuck daude.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.