From Wikipedia, the free encyclopedia
Digimon (デジモンDejimon), digital monsters ingeles terminotik dator (デジタルモンスターDejitaru monsutā). Akiyoshi Hongok eta Bandai enpresak 1997an sortutako japoniar frankizia da. Lehenengo jokoa Digimon Virtual Pet maskota virtuala izan zen, Tamagotchi frankizian oinarritua. Ospe handiagoa hartu zuen Digimon frankiziak panpina artikulatua eta 1999ko animea plazaratzean (Digimon Adventure), azken hau, hogeita hamarretik gora herrialdetan estreinatu zen. Digimon oso ospetsua da oraindik, eta orain bideo-jokoak, animea, manga, panpinak... denetarik dago.
Digimon | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Akiyoshi Hongo (en) |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | adventure anime (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Digital World (en) |
digimon.net | |
Digimonak etapa progresiboak dituzte, etapa batetik bestera igarotzeari, "digieboluzionatu” esaten zaio. Digimonek informazioa xurgatzen dute, etsai desberdinen informazioa. Eta denboraren joanarekin eta gertaerekin, digieboluzionatzen dute. Etapek ordena bat jarraitzen dute: Digi-Arraultza, jaioberri etapa (I eta II), haur etapa, txapeldun etapa, ultra etapa eta mega etapa. Lehen etapan (Digi-Arraultza), oraindik ez dira jaio, baina oso garrantzitsua da haien digieboluziorako. Bigarren etapan (Jaioberri etapa I), ez dute botererik, transformazioa oinarrizko entrenamenduari eta janariari esker burutuko da. Haurreko etaparen 2. fasean (Jaioberri etapa II), lehenengo teknika ikasten dute, burbuila-defentsa teknika. Haur Etapan, Digimonaren arabera, teknika eta botere ezberdinak garatzen dira; Txapeldun Etapan, dagoeneko entrenatuta daude eta teknika boteretsuak badakizkite. Ultra Etapam, ultra boteretsuak dira eta aurreko etapan baino sendoagoa. Azkeneko etapa, Mega Etapa da eta honetan, mega boteretsuak dira, haien bizitzako etapa boteretsuena da.
Digimunduan gertatzen da dena. Hemen, Digimon deitzen diren izaki batzuk bakarrik bizi dira. Badira ere zenbait ume Digimundura joan daitezkeenak. Lehenengo saioan, umeek bidaiatzen dute mundu horretara. Digimon-ak uhartetxoetan bizitzen dira, baina hauek, gizakion munduaren gailu elektronikoen barnean daude. Digimon gaiztoak daude, eta bi munduak mehatsatzen dituzte. Hori ez gertatzeko, protagonistak eta bere taldea munduak salbatzen saiatzen dira. Haurrak, hasieran, Digimon onen aurka borrokatzen dute, baina gaiztoak garaitzeko prozesuan Digimonen lagun minak egiten dira.
Hainbat istoriotxo manga daude: Lehena, (ez ofiziala) «C'mon Digimon», kapitulu bakarra, 1997ko udan argitartu zen eta 2010ean 6- garren sasoirako seriearen manga osagarria, Digimon Xros Wars, animatuta egin zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.