From Wikipedia, the free encyclopedia
Dieter Kühn (Kolonia, 1935eko otsailaren 1a - Brühl, 2015eko uztailaren 25a) alemaniar idazlea izan zen.
Dieter Kühn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kolonia, 1935eko otsailaren 1a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Brühl, 2015eko uztailaren 25a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bonngo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, antzerkigilea eta argitaratzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Brühl |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academy of Sciences and Literature Mainz (en) |
Filologia-ikasketak egin zituen Munichen eta Bonnen. Irratirako gidoiak, saiakerak, kontakizunak, eleberriak, antzerki-lanak, poesiak eta haurrentzako liburuak idatzi ditu. Sari asko jasotakoa da. Robert Musil idazleari buruz egin zuen doktorego-tesiak erabat baldintzatu zuen bere ondorengo produkzio literarioaren oinarrizko gaia: biografia, historiaren gorabeherak ezagutzeko bide bakar gisa. Bere lehen eleberrian, N (1970), Napoleon Bonaparteren biografia berregin zuen, gertaera historiko oro kasualitate hutsez gertatu delako itxura ematen dioten alternatibak agertzen dituen bitartean. Teknika bera erabiltzen du Die Präsidentin (1973, Emakume-lehendakaria) eleberrian: Marthe Hanau burtsa-artekari frantsesaren biografiaren bitartez finantza-munduko mekanismoak deskribatzen ditu. Bere literatura-produkzioari buruzko gogoeta Ich Wolkenstein (1977, Ni, Wolkenstein) liburuan dago bilduta, eta XIV. mendeko poeta Oswald von Wolkensteinen biografian oinarritzen da horretarako. Obra horrek jarraipena izan du Herr Neidhardt (1981, Neidhart jauna) eta Der Parzival des Wolfram von Eschenbach (1986,Wolfram vom Eschenbachen Parzivala) lanetan. Beste lan aipagarri batzuk: Festspiel für Rothäute (1974, Gala-funtzioa larrugorrientzat), Josephine (1976), Goldbergvariationen (1976, Urrezko mendiaren aldaerak), Der wilde Gesang der Kaiserin Elisabeth (1982, Elisabeth enperatrizaren kantu-basa), Flaschenpost für Goethe (1985, Mezu bat botilan Goetherentzat), Beethoven und der schwarze Geiger (1990, Beethoven eta biolinista beltza).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.