1905ean Azkuek argitaratutako hizkegia From Wikipedia, the free encyclopedia
Azkueren hiztegi hirueleduna (euskara-espainiera-frantsesa) edo Diccionario Vasco-Español-Francés / Dictionnaire basque-espagnol-français Resurrección Maria Azkuek 1905ean argitaratu zuen liburu erraldoia da. Bere obra eskergan liburu hau gailentzen da.
Diccionario Vasco-Español-Francés / Dictionnaire basque-espagnol-français | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Resurreccion Maria Azkue |
Argitaratze-data | 1905 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara, frantsesa eta gaztelania |
1904an hasi zen bilketa-lana, 1904. urtean Azkuek Bilbo utzi eta Europan zehar ibili zen bost urtez, lehenik Tours-en (Frantzia) bere hiztegi hirueledunerako materialak jasotzen eta ondoren Bruselan (Belgika) eta Kolonian (Alemania) musika ikasketak osatzen. 1905ean kaleratu zuen hiztegiko lehen liburukia, eta hurrengo urtean bigarrena.
Hiztegi hori ordu arte ezagutzen ziren eskuizkribu, hiztegi eta euskal liburu guztiak arakatuz gotortu zuen, baina haren baliorik handiena herri-hizkera jasotzea izan zen. Azkue herriz herri ibili zen Euskal Herri osoan barna eta han-hemengo hamaika berba eta esapide batu zituen.
Azkueren jarduera guztien atzean euskara eta herri tradizioak jasotzea eta modernizatzea zegoen. Euskara biziberritzeko aldizkariak sortu zituen, eta hiztegi honekin hizkuntza estandarizatzeko bidea hasi zen urratzen... Bere proiektu guztien funtsa izan zen euskal nazio kultural moderno bat sortzea, eta horrek lotzen zituen Azkueren jarduera eremu guztiak.[1]
« | Azkueren lanak lau zutabe izan zituen: hiztegia, kantutegia, gramatika-morfologia, eta Euskalerriaren Yakintza. Ez da inoiz egon Euskal Herrian —eta, nik uste, ezta egongo ere— Azkuek beste lan egingo duena euskararen eta euskal kulturaren alde. | » |
Jose Antonio Arana[2] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.