lurzoru edo uretako mikroorganismo anaerobioek nitratoak edo nitritoak nitrogeno, amoniako, nitrogeno-oxido edo nitrito bihurtzen dituzten erredukzio-prozesua From Wikipedia, the free encyclopedia
Desnitrifikazioa nitrogeno organikoaren (NO3-) erredukzioan datza, nitrogeno gasa (N2) sortzeko. Bakterio batzuek (Pseudomonas, Thiobacillus...) besterik ez dute desnitrifikazio biologikoa burutzen: arnasketa anaerobioa egiten dutenean nitratoa elektroien azken hartzaile gisa erabiltzen dute.
Desnitrifikazioa honako ekuazio honetan labur daiteke:
Tarteko produktuak hauek izanik:
Nitratoa arnasketa anaerobioan erabiltzerakoan nitritoak (NO2-) agertzen dira lehen. Nitritoak erreduzitzerakoan nitrogeno gasa sortzen da gero. Nitritoak oso toxikoak dira, eta haien pilaketa arriskutsua da; hori dela eta, desnitrifikazioa osatu behar da nitrito-pilaketa hori ekiditeko.
Desnitrifikazioa kaltegarria da nekazaritzan, lurzoruen nitratoak galtzen direlako. Hala ere, zenbait kasutan onuragarria izan daiteke; esaterako, ur-hondakinen tratamenduan, urak dituen nitratoak ezabatzeko (nitrato horiek eutrofizazioa eta algen hazkuntza eragiten baitute)
Desnitrifikazioak nitrogenoa lurretik atmosferara eramaten du. Alderantzizko bidea nitrogenoaren finkapenaren bidez gertatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.