Deskonpresio-sindromea airearen edo gasen presiopean dagoen organo bati, batez ere birikei, presio hori gutxitzea eragiten dion gaixotasuna da. Deskonpresioa lasterregi egiten denean, nitrogenozko burbuilak eratzen dira odolean, eta horren ondorioz agertzen dira estuasuna bularrean, oinaze handiak sabelean eta giltzaduretan, ahultasuna, dardarak eta zenbaitetan baita heriotza ekar dezakeen ezintasuna ere. Gaitz hau meategietako langileek izaten zuten antzina, eta gaur egun urpean lan egiten dutenek hartzeko arriskua dute, batez ere. Deskonpresioa gertatzen den bitartean ez da ondoezik sumatzen, aldiz, minutu edo, zenbaitetan, ordu batzuen ostean azaltzen da. Gaitzari aurre hartzeko, nahikoa da deskonpresioa poliki egitea, hala birikek gehiegizko gasak husteko beta izaten baitute.
Deskonpresio-sindrome | |
---|---|
Estatu Batuetako Armadako bi kide urpeko entrenamenduak egiteko prest. | |
Deskribapena | |
Mota | decompression illness (en) |
Espezialitatea | larrialdietako medikuntza, hyperbaric medicine (en) medikuntza okupazionala |
Arrazoia(k) | Deskonpresio |
Sintoma(k) | mina, buruko mina, visual disturbance (en) , Azkura, inurridura, parestesia, hiperestesia, Buru-nahasmendua, Amnesia, konbultsioa, unconsciousness (en) , betealdia, impairment of continence (en) , zorabioa, bertigoa, goragalea, oka, Arnasestua, mood swing (en) , paralisia, gortasuna, godet sign (en) artralgia |
Azterketa medikoa | baliorik ez |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | T70.3 |
GNS-9-MK | 993.3 |
GNS-10 | T70.3 |
GNS-9 | 993.3 |
DiseasesDB | 3491 |
MedlinePlus | 000102 |
eMedicine | emerg/121 |
MeSH | C21.866.120.248D003665 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.