txirrindulari kolonbiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Daniel Felipe Martínez Poveda (Bogota, Cundinamarca, 1996ko apirilaren 25a - ) kolonbiar txirrindulari profesionala da, gaur egun UCI WorldTeam mailako INEOS Grenadiers taldean aritzen dena.
Martínezek ezin izan zuen Kataluniako Volta amaitu (honako hau bere lehenbiziko UCI World Tour lasterketa izan zena) eta Turkiako Itzulian 84. sailkatu zen.
Bere lehenengo Itzuli handia 2016ko Italiako Giroa izan zen, 89. postuan sailkatu zelarik eta Lombardiako Giroan 57. amaitu zuen. 2017an berriro ere Italiako Giroan parte hartu zuen, baina ezin izan zuen lasterketa hau bukatu. Denboraldiaren amaieran 4. amaitu zuen Turkiako Itzulian.
Denboraldi hau ederki hasi zen Kolonbiako errepide txirrindularitza txapelketan, non 2. amaitu zuen erlojupeko proban, Egan Bernalen atzetik. Geroago 5. amaitu zuen Colombia Oro y Paz lasterketa berrian. Bere lehen “top ten” Europan, 2018ko Kataluniako Volta izan zen, non zazpigarren postua eskuratu zuen. Belgikako klasikoak lehen aldiz korritu zituen, La Flèche Wallonnen 44.a eta Lieja-Bastogne-Liejan 61.a sailkatu zelarik. Gero Romandiako Tourrean ibili zen, eta 12. amaitu zen. 2018ko uztailean, Frantziako Tourraren hasierako zerrendan izena eman zuen. 2019ko abuztuan, Espainiako Vueltan ere hartu zuen parte. 2020an, Dauphine Libere irabazi zuen eta urte horretan bertan, Frantziako Tourreko 14. etapan gailendu zen, Puy Maryn hain zuzen, ihesaldi baten aukera baliatuz.
Martínez Ineos taldearekin fitxatu zen 2021ean eta urte horretako Italiako Giroan bosgarren amaitu zuen sailkapen orokorrean. Giroan, Egan Bernal herrikideari emandako laguntza, oso garrantzi handikoa izan zen, azken honek Giroko Maglia arrosa poltsikoratzeko.
2022ko apirilean Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
Itzuli handia | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | 89. | UT | — | — | — | 5. | — | — | 2. | |
Frantziako Tourra | — | — | — | 36. | — | 28. | — | 30. | UT | ||
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | 41. | UT | — | — | — |
Itzulia | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | — | — | 18. | — | — | 3. | |
Kataluniako Volta | UT | — | — | 7. | — | — | — | — | |
Euskal Herriko Itzulia | — | — | — | — | 20. | X | — | 1. | |
Romandiako Tourra | — | — | — | 12. | 25. | X | — | — | |
Dauphine Libere | — | — | — | — | — | 1. | — | — | |
Suitzako Itzulia | — | — | — | — | — | X | — | 8. |
Lasterketa | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Strade Bianche | — | 73. | — | — | — | — | — | — | |
Milan-San Remo | — | 123. | 116. | — | — | — | — | — | |
La Flèche Wallonne | — | — | — | 44. | — | 13. | — | 5. | |
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | — | 61. | 20. | 20. | — | 4. | |
Donostia Klasikoa | — | — | — | 30. | — | — | UT | ||
Lombardiako Giroa | UT | 57. | UT | 49. | — | — | — | ||
Munduko txapelketa | — | — | — | UT | 29. | 31. | — | ||
Munduko erlojupeko txa. | — | — | — | — | 30. | 18. | — | ||
Kolonbiako txapelketa | — | — | — | — | 36. | 3. | — | — | |
Kolonbiako erlojupeko txa. | — | — | — | 2. | 1. | 1. | — | 1. |
—: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
X: Ez zen jokatu
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.