From Wikipedia, the free encyclopedia
Daniel Carleton Gajdusek (Yonkers, New York, 1923ko irailaren 9a - Tromsø, Norvegia, 2008ko abenduaren 12a) Estatu Batuetako sendagile eta biofisikaria izan zen. Rochesterren egin zituen fisikako ikasketak eta Harvarden medikuntzakoak. 1958. urteaz geroztik Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionaleko kide izan zen, besteak beste. 1976an Medikuntzako Nobel saria eman zioten, Baruch Samuel Blumberg zientzialariarekin batera, eritasun kutsakorren sorrerari eta kutsatzeari buruz egindako ikerlanengatik. Ginea Berriko biztanleetan agertzen den eta nerbio-sistema zentralari eragiten dion kuru izeneko eritasun kutsakorrari buruz hark egindako azterketetatik ateratako ondorioei esker, hipotesi berri ugari sortu ziren eritasun neurologiko kronikoei buruz. Era berean, esklerosiari eta Parkinsonen gaixotasunari buruzko ikerketak ere egin zituen Gajdusekek.
Daniel Carleton Gajdusek | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Yonkers, 1923ko irailaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Yonkers |
Heriotza | Tromsø, 2008ko abenduaren 12a (85 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Rochester (en) 1943) Harvard Medical School (en) 1946) Medikuntzako doktorea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, birologoa, biologoa eta antropologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Australian Academy of Science (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Belgikako Medikuntzako Errege Akademia Zientzien Mundu Akademia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.