politikari liberiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Daniel Bashiel Warner (Baltimore konderria, Maryland, 1815eko apirilaren 19a - Liberia, 1880ko abenduaren 1a) liberiar politikaria izan zen. Liberiako presidentea izan zen 1864tik 1868ra.
Daniel Bashiel Warner | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1864ko urtarrilaren 4a - 1868ko urtarrilaren 6a ← Stephen Allen Benson - James Spriggs Payne →
1860ko urtarrilaren 2a - 1864ko urtarrilaren 4a ← Beverly Page Yates (en) - James M. Priest (en) →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Baltimore konderria, 1815eko apirilaren 19a | ||||||||
Herrialdea | Liberia | ||||||||
Talde etnikoa | afro-amerikarra | ||||||||
Heriotza | Liberia, 1880ko abenduaren 1a (65 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Republican Party (en) |
Estatu Batuetan jaio zen eta Liberiara emigratu zuen familiarekin 1823an. Ameriketatik etorritako buruzagi klaseko kidea izan zen eta hainbat kargu politiko izan zituen. Ordezkarien Ganberako (eta 1848tik 1849ra arteko presidentearen) eta Senatuko kide izan zen. Estatu Idazkaria izan zen 1854tik 1856ra eta 1860tik 1864ra herrialdeko presidenteordea izan zen Stephen Allen Bensonen lehendakaritzan. Herrialdeko ereserkiaren hitzak idatzi zituen.
1864tik 1868ra bitarteko lehendakaritzan, herrialdearen barneko tribu indigenekiko harremanak izan zituen kezka nagusi. Espedizio bat egin zuen barrura, eta itun bat sinatu zuen Moussadouko biztanleekin. Bidaiaren txosten bat argitaratu zuen, inguru horietako biztanleen ohiturak eta baliabideak deskribatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.