bi talderen artean izotz gainean egiten den kirola, hogeina kiloko granitozko 8 harri biribil zapal helburu baterantz irristaraztean datzana From Wikipedia, the free encyclopedia
Curling izotzezko pista batean praktikatzen den doitasun-kirola da. Lau kideko bi talde lehiatzen dira elkarren aurka, 20 kilogramoko 8 harri 45,5 metroko luzera eta 4,75 metroko zabalera duen pistatik jaurtiz. Pistak diana bat du marraztua pistaren amaieran, eta jaurtiketa guztiak egin ondoren, harriek pistaren diana horrekiko duten gertutasunaren arabera banatzen da puntuazioa. Kirol hau Kanadan, Estatu Batuetan eta Europako iparraldean egiten da nagusiki.
Curling-a lehen aldiz Eskozian behe erdi aroan agertu zela uste da. 1541 urtean agertu ziren Paisley abadiaren erreferentzietan izotz gainean harrien erabileraren idatzizko lehen erreferentziak. Pieter Brueghelen bi pinturetan curlingaren itxura duen joko bat praktikatzen ari den jendea ageri da. Curling hitza bera Eskozian agertu zen lehen aldiz, 1620an idatzitako dokumentu batean Henry Adamsonek idatzitako bertso batzuetan. Munduan agertu zen lehen curling taldea Kilsyth Curling kluba da. Klub hori 1716 ean sortua zela esaten da eta oraindik gaur egun martxan dabil.
Era berean, Kilsyth Curling klubak, curlinga praktikatzeko lehen pista sortu zuen. Jokoa "the roaring game" (joko orroalaria) izenez ezagutzen da Eskozian eta bere inguruetan, harriek adokinen gainean irristatzean sortzen duten zaratagatik. Hasieran harriak sinpleak ziren, oro har, erreketatik hartuak eta zenbait kasutan forma emandakoak. Jokoan trebezia eta estrategia ziren nagusi, hala ere, jaurtitzaileak harriaren gaineko kontrol gutxi zuen.
Gaur egun Curlinga oso errotuta dago Kanadan, eskoziarrek bertara eraman baitzuten. Ipar Amerikako kirol klub zaharrena Montrealgo Royal Curling kluba da, 1807an sortua. Ameriketako Estatu Batuetan, aldiz, lehen kluba 1830ean agertu zen Orchard Lake Curling Club izenaz.
Curlinga kirol olinpikoa da 1998tik (Naganoko jokoetatik). 1924, 1932, 1988 eta 1992. urteetako jokoetan ere presente izan zen, baina kirol ez lehiakor bezala.
Postuak | Herrialdeak | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
1. | Eskozia | 12 | 6 | 7 | 25 |
2. | Suedia | 9 | 13 | 5 | 27 |
3. | Suitza | 8 | 5 | 9 | 22 |
4. | Alemania | 6 | 1 | 3 | 10 |
5. | Norvegia | 5 | 11 | 11 | 27 |
6. | Finlandia | 1 | 0 | 2 | 3 |
7. | Danimarka | 0 | 5 | 5 | 10 |
8. | Txekiar Errepublika | 0 | 0 | 1 | 1 |
8. | Italia | 0 | 0 | 1 | 1 |
Postuak | Herrialdeak | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
1º | Suedia | 19 | 9 | 4 | 32 |
2º | Alemania | 8 | 1 | 4 | 13 |
3º | Suitza | 6 | 9 | 12 | 27 |
4º | Errusia | 3 | 1 | 1 | 5 |
5º | Eskozia | 2 | 11 | 6 | 19 |
6º | Norvegia | 2 | 4 | 7 | 13 |
7º | Danimarka | 1 | 3 | 8 | 12 |
8º | Italia | 0 | 2 | 0 | 2 |
9º | Frantzia | 0 | 1 | 0 | 1 |
10º | Ingalaterra | 0 | 0 | 1 | 1 |
10º | Finlandia | 0 | 0 | 1 | 1 |
Postuak | Herrialdeak | Urrea | Zilarra | Brontzea | Guztira |
1. | Suedia | 28 | 22 | 9 | 59 |
2. | Eskozia | 14 | 17 | 13 | 44 |
3. | Suitza | 14 | 14 | 21 | 49 |
4. | Alemania | 14 | 2 | 7 | 23 |
5. | Norvegia | 7 | 15 | 18 | 40 |
6. | Errusia | 3 | 1 | 1 | 5 |
7. | Danimarka | 1 | 8 | 13 | 22 |
8. | Finlandia | 1 | 0 | 3 | 4 |
9. | Italia | 0 | 2 | 1 | 3 |
10. | Frantzia | 0 | 1 | 0 | 1 |
11. | Ingalaterra | 0 | 0 | 1 | 1 |
11. | Txekiar Errepublika | 0 | 0 | 1 | 1 |
Izotzezko eremu laukizuzena eta laua da, guztira 46-46 metrotako luzera eta 4-5 metroko zabalera duena. Eremuaren alde motzenari muga deritzo. Bere zabalerari esker hainbat partida jokatu daitezke aldi berean.
Jaurtiketen helburua eremuaren mutur batean kokatuta dagoen zirkunferentzia da. Zirkunferentziaren barnean lau biribil daude, lehenari kozentrikoak eta kolore ezberdinez margotuak. Harri batek puntuatu ahal izateko, zirkunferentzia zabalenaren barnean egon behar du, edo hura ukituz.
Izotza naturala izan daitekeen arren, orokorrean, hozkailu baten bidez izoztutakoa da. Bestalde, klub gehienek izotzaz arduratzen den entitate bat izaten dute. Curling txapelketa handienetan izotzaren mantentze prozesuak berebiziko garrantzia izaten du. Gainera, ohikoa da izotzaren gainazaleko tenperatura kontrolatzen duten zenbait sentsore egotea eta horretaz gain, areako eserlekuetan ere zunda batzuk ipintzen dira hezetasuna kontrolatzeko. Izotzaren gainazalari dagokionez, -5º-tako tenperaturan mantentzen da.
Harria granitozkoa izaten da eta 17,24 eta 19,96 kilogramo arteko pisua du. Gehienezko zirkunferentzia 914,4 mm-koa izaten da eta 114,3 mm-ko gutxienezko altuera edukitzen du. Izotzarekin kontaktuan dagoen harriaren zati bakarra irristatu egiten dena da.
Harrientzako erabiltzen den granitoa bi lekutatik lortzen da: Ailsa Craig-etik (Eskoziako irla batetik) eta Kaysetik (Galesetik).
Ailsa Craig da curling harrien harrobi tradizionalena da eta bi granito mota ekoizten ditu: urdina eta berdea. Harri berdeek urdinek baino kalitate gutxiago dute. Aintzinaroan gehien erabiltzen ziren harriak urdinak ziren baina gaur egun irla hau erreserba bat denez ekoizpena mugatua da.
Kaysetik datoz neguko Joko Olinpikoetarako erabili diren harriak. Bestalde, Olinpiadetarako fabrikatzailea bihurtu da 2006ko neguko Olinpiadetatik.
Harriaren erdialdean helduleku bat da. Helduleku honek harria heltzeko eta birak emateko aukera ematen du eta horretaz gain, heldulekuei kolore ezberdinak jartzen zaizkie taldeak bereizteko.
Erratza, harriaren ibilbidean dagoen izotza erraztatzeko erabiltzen da eta askotan harria askatzen denean oreka mantentzeko erabiltzen da.
Zapatila hauek kirol zapatilekin antzekotasunak eduki arren, zola ezberdina dute; zapatila irristagarria irristatu beharreko hankarentzat diseinatuta dago eta “gripper”-a mozketa egiten duen hankarentzako.
Jokoaren helburua ahalik eta puntu gehien lortzea da, eta horretarako, partaideak harria zirkunferentziaren erditik ahalik eta gertuen edota beste taldekideen harriak baina gertuago kokatzen ahaleginduko dira. Bi taldeetako jokalariek jaurtiketak txandakatzen dituzte. Jokoa amaitzeko talde bakoitzak 8 harri jaurti behar ditu, hau da, guztira 16 harri. Taldeen artean berdinketa badago, jaurtiketekin jarraitzen da berdinketarekin hautsi arte. Irabazlea puntu gehien lortu dituen taldea izango da.
Joko Internazionalek orokorrean 10 itzuli edukitzen dituzte.
Txapelketa internazionaletan talde bakoitzari 73 minutu ematen zaizkio jaurtiketak bukatzeko. Bestalde, talde bakoitzari 2 minututako hutsartea egiten uzten zaio, 10 itzuliko joko bakoitzean. Itzuliren bat gehitu behar bada, talde bakoitzari 10 minutu ematen zaizkio jaurtiketekin amaitzeko eta beste minutu bat hutsartea egiteko.
Jaurtiketa mota ugari daude eta hauek hiru kategoriatan banatu ditzazkegu:
Irabazlea, 10 mangetako jokoa amaitzean puntu gehien lortu duen taldea izango da. Puntuak manga bakoitzaren ostean banatzen dira, hau da, talde bakoitzak bere 8 jaurtiketak egin dituenean. Bestalde, zirkunferentziatik gertuen dagoen harriaren taldeak puntu bat lortuko du aurkariak gertuen duen harria baino hurbilago duten harri bakoitzeko.
Puntuazioak markagailu batean ipintzen dira. Hau bi motatakoa izan daiteke: beisbol motakoa eta klubaren markagailua.
Beisbol motako markagailua telebistan agertzen diren jokoetarako sortua izan zen. Mangak zutabe ezberdinetan azaltzen dira, 1etik 10era (edo 11 manga gehigarri bat egongo balitz) eta totala adierazteko beste zutabe bat. Honen azpian bi lerro ipintzen dira, bat talde bakoitzeko.
Klubaren markagailua tradizionala da eta kluben barnean gehien erabiltzen dena. Talde gorriak 3 puntu lortzen baditu lehenengo mangan, orduan 1 zenbakia ipiniko da 3 zutabearen azpian kolore gorriz.
Hemen agertzen dira bi markagailu motak:
Beisbol motako markagailua | |||||||||||
Taldea | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | Finala |
Kanada | 0 | 2 | 1 | 1 | 0 | 6 | 0 | 0 | x | x | 10 |
Finlandia | 2 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 1 | x | x | 4 |
Kluben motako markagailua | ||||||||||||||||
Kanada | 2 | 3 | 4 | 6 | ||||||||||||
Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | Finala |
Finlandia | 1 | 5 | 8 | 7 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.