From Wikipedia, the free encyclopedia
Mars Science Laboratory (laburbilduz MSL) edo Curiosity (jakin-mina) 2009ko urriaren 8an NASAk Marte esploratzeko bidali beharreko misio espaziala zen Martera 2010eko iraila aldera iristeko. Nahiz eta programatuta izan Martera bidalita izateko 2009an, azkenean 2011ko azaroaren 26an abiatu zen Lurretik, 2012ko abuztuaren 6an lurreratuz arrakasta handiz planeta gorrian. Misioa Marteko gainazalean garraio esploratzaile berri bat (Roverren antzekoa) jartzean zetzan. Garraio hau hiru aldiz pisutsuagoa eta bi aldiz handiagoa izango da Mars Exploration Rover delakoarekin konparatuta, 2004an Martera iritsi zena. Martera bidalitako misioetatik tresna garatuenak eramango dituena izango da. Komunitate internazionalak hauetako tresna batzuk eskuratuko ditu. Atlas V 541 suziri bitartez bidaltzeko asmoa dute. Martera iristerakoan lurreko eta Marteko hauts harritsuaren lagin ugari aterako ditu bere analisiak burutzeko. Misioaren iraupena Marteko urte bat izango da (Lurreko bi urte gutxi gorabehera).
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Mars Science Laboratory | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Jet Propulsion Laboratory, Boeing eta Lockheed Martin |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Espazio jaurtiketa | 2011ko azaroaren 26a |
Soft landing | 2012ko abuztuaren 6a |
Kudeatzailea | NASA |
Masa | 3.893 kg |
MSL misioaren helburu nagusia Marten iraganeko edo gaur egungo bizitza dagoen zehaztea da.
Rover ibilgailuak 800 kilogramoko pisua izango duela espero da. Pisu horretan analisi zientifikoko tresneriaren 65 kilo sartuta dude. Mars Exploration Reversen, ordea, 185 kilokoa gehi 5 kilo tresna zientifikoenak. MLS misioak 75 zentimetroko altuera dituzten oztopoak gainditu ahal izango ditu, eta nabigazio automatikoarekin orduko 90 metroko gehienezko abiadurarekin mugituko da (295 oin/orduko). Dena dela, batez besteko abiadura 30 metro ordukoa izango da lurraren ezaugarriak (irristatzeko eta ondo ikusteko zailtasunak) kontutan hartzen baditugu. Egitekoaren iraupena dela eta, ibilgailuak gutxienezko 6 kilometroko ibilbidea egitea espero da, edo pixka bat gehiago egitekoa luzatu ezkero.
Mars Science Laboratory ibilgailuak Isotopo Termoelektriko Sorgailu bat erabiliko du Boeing enpresak egina. Sorgailu hau kapsula bat da erradioisotopoak eta plutonio-238 dituena, eta sortutako beroa elektrizitatean eraldatzen du, orduko 2.5 kilowatt (kW) egun batean lortuz. Nahiz eta misioa egiteko bi urteko luzeran izateko programatuta egon, RTG sorgailuak gutxienez 14 urteko bizitza izango du.
Misioaren garapenerako 10 tresna aukeratu dira gaur egun:
Kamera guztiak Malin Space Science Systems enpresak garatuak izan dira. Denak diseinu komuna dute osagarri batzuei begiratu ezkero: Irudiak bat-batean prozesatzeko tresnak eta 1600 X 1200 CCD sentsoreak.
Horrela deituriko tresnak osagarri organiko bilatzeko lagin solido eta gaseosoak aztertuko ditu. Goddard hegaz egiteko espazio zentro eta Laboratoire Inter-Universitaire des Systèmes Atmosphériques zentroa (LISA) garatzen ari dira. Sam laginak manipulatzeko sistema bat da. Laginak 1.000 gradutan berotzen dira, 74 kopekin, laginaren molekula organikoak aberasteko. Gasen Kromatografiaren espektometroa kuadripolareko espektrometroa da, 2-235 Dalton masa mailarekin. Laser hau karbonaren isotopoen erradioak eta CO2 oxigenoko espektrometroa neurtzeko gai da.
Tresna honek Martek jasotzen duen espazio mota guztietako erradiazioa eta eguzki erradiazioa aztertuko ditu. Tresnaren helburua zera izando da: giza esploratzaileek jasotzen dituzten erradiazioatik babes sistema bat diseinatzea. NASAk finantziatutako trasna da eta Estatu Batuetako Southwest Research Institute (SwRI) eta Alemaniako 'Christian-Albrechts-Universität zu Kiel´.Unibertsitatea zentroak Garate dira.
DAN neutroien sistema iturri bat da eta hidrogenoaren kontzentrazioa edo sorua azpiko ur maila neurtzeko erabiltzen dena. Errusia Federazioko Espazio Agentziak ematen du tresna hau.
Behatoki meteorologiko honek hezetasuna, haizearen noranbidea zein indar maila, inguruko temperatura eta ultrabioleta erradiazio maila neurtuko ditu. Tresneria hau Espainiako Hezkuntza eta Zientziak ematen ditu.
MEDLI moduluaren helburua da kanpoko atmosferaren dentsitatea eta tenperatura neurtzea da sartzeko momentuan. Jasotako datuak erabiliko dira Marteko atmosfera hobeto ulertzeko eta deskribatzeko eta geroan gerta daitezkeen bidaien beharrak diseinatzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.