From Wikipedia, the free encyclopedia
Cuauhtémoc edo Guatimozin (nahuatlez kʷaːʍˈtemoːk ahoskatua; c. 1495 - 1525ko otsailaren 28a) Tenochtitlángo azken tlatoani (gobernari) azteka izan zen Tecuichpo Ixcaxochitzinekin ezkontzeagatik eta 1520 eta 1521 artean agindu zuen. Haren izenak, nahuatlez, «jaitsi zen arranoa» esan nahi du.[1]
Cuauhtémoc | |||||
---|---|---|---|---|---|
1521eko urtarrilaren 25a - 1525 ← Cuitláhuac (en) - Juan Velázquez Tlacotzin (en) →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tenochtitlan, 1495 | ||||
Herrialdea | Inperio Azteka | ||||
Heriotza | 1525 (29/30 urte) | ||||
Heriotza modua | Exekuzio estrajudiziala: urkatzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Ahuitzotl | ||||
Ezkontidea(k) | Tecuichpo Ixcaxochitzin 1525 (egutegi gregorianoa)) | ||||
Haurrideak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Nahuatla | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | militarra eta agintaria | ||||
Moctezuma II.aren iloba zen. 1520an agintea hartu zuenean espainiarrak Tenochtitlándik egotziak baziren ere, hiria goseak, ur gabeziak eta baztangak joa zegoen. Espainiarrak tlaxkaltekekin elkarturik, Hernán Cortés buru zutela, urtebete geroago itzuli ziren. Hiriburu azteka 90 egunez setiatu ondoren, 1521eko abuztuaren 13an Cuauhtémoc atzeman zuten. Torturatua izan zen, azteken altxorrak non zeuden erran zezan, baino ez zen mintzatu. 1525ean, espainiarren aurkako matxinada prestatzen ari zelako susmoa harturik, Cortesek urkarazi zuen.[2]
Mexikoko heroi nazionala da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.