From Wikipedia, the free encyclopedia
Cryogeniarra[1] (grezierazko κρύος/cryos, izotza eta γένεσις/genesis, jatorria) denbora eskala geologikoaren banaketa bat da, Aro Neoproterozoikoaren bigarren garai geologikoa. Duela 850 milioi urte hasi eta duela 630 +5/-30 milioi urte amaitu zen. Bere hasiera kronometrikoki ezartzen da, bere amaiera estratigrafiaren arabera ezartzen den bitartean.
Cryogeniar | ||||
---|---|---|---|---|
Cryogeniar | ||||
Kronologia | ||||
Hasiera | duela 720 milioi urte | |||
Amaiera | duela 635 milioi urte | |||
Honen parte da | Neoproterozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) | |||
|
Bere izena tropikoko latitudeetan aurkitutako glaziar metaketengatik jasotzen du, karbonatozko sedimentuek jarraituak. Glaziarrak pultsu erritmiko sail bat jarraituz hedatu eta atzeratu ziren, beharbada ekuatorera ere iritsiz. Oro har, mundu mailako bi glaziazio handi behintzat kontutan hartu behar dira. Sturtian glaziazioa (duela 760 milioi eta 700 milioi urte bitartean gertatutakoa) eta Marinoan/Varanger glaziazioa, (duela 635 milioi urte inguru gertatutakoa) Lurraren historian ezagutu diren handienak dira eta, beharbada, planeta osoa estali zuten. Amaierako glaziazio bat duela 582 milioi urte gertatu zen, Garai Ediakarikoan.
Tilitazko metaketa glazialak Cryogeniarrean latitude baxuetan zeuden tokietan ere gertatu ziren, Elur bola lur deritzonean planetako ozeanoen izoztearen hipotesia eragin zuen fenomenoa. Teoria honek, Kirshivink doktoreak proposatu zuena eta gaur egun Berkeleyko Unibertsitateko Paul F. Hoffmanek defendatzen duena, eztabaida handi bat sortu du, Lurra, ekuatoreraino, kilometro 1eko sendoera izatera iristen ziren glaziarrez estalia egon zela esaten bait du. Desadostasun nagusia glaziazio horiek benetan mundu mailakoak ala tokiko gertaerak izan ote ziren da.
Cryogeniarrean, Rodinia superkontinentea zatitu eta Pannotia superkontinentea sortzen hasi zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.