Cremerako gudua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cremera ibaiko gudua Veii Etruriar hiriaren eta Erromatar Errepublikaren arteko gatazka izan zen k. a. 477 urtean.
Cremera ibaiako Gudua | |||
---|---|---|---|
Data | K. a. 477 | ||
Lekua | Cremera, Italia | ||
Koordenatuak | 42°01′44″N 12°25′28″E | ||
Emaitza | Etruriarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Erregistro historikoek Cremera ibaian kokatutako erromatar gotorlekuaren eta haren armadaren porrota, baita geroago Veiiar erasoak erromatar lurraldean kontatzen dizkigute.
Liviok idatzitako guduaren istorioa benetako gertaeren azalpen bat da eta Fabia gensaren sakrifizioa goresten du. Seguruenik, Livioren helburua Fabioen desagerpena kontsulen listetatik azaltzea zen. Gainera, istorio hau Termopiletako guduaren eragin handia izan zuen.
Erroma eta Veii hiria denbora luze batean bakean egon ziren baina historiako momentu ezezagun batean elkarri gerra deklaratu zioten . K.a 480 urtean Zeson Fabio Bibulano jeneralak Erromatar armada porrot erraldoi batetik salbatu zuen. Gudu honen ondorioz Veiiarrak erromatar lurraldeak behin eta berriro inbaditzen aritu ziren, erromatar armadak ikustean alde egiten.
K.a 479an Ekuoen eta Bolskoen kontrako gerra hasi zuten. Bi fronteetan ez borrokatzeko gens Fabiak Veiiarren kontra bakarrik arituko zirela. Livioren arabera 306 Fabio heldu gerrara joan ziren.
Fabioak Cremera ibaiaren albo batean gotorleku bat eraiki zuten eta handik Veiiar lurraldeak sarraskitu zituzten.
Azkenik, borroka txiki asko eta gero Fabioak Veiiarrek sortutako tranpa batean erori ziren. Fabioek Veiiarrak urrun zeudela pentsatu zuten eta artalde bat jarraitzen hasi ziren. Orduan, Veiiar armada handi bat agertu zen eta Fabioak inguratu zituzten. Fabioak mendixka batera ihes egitea lortu zuten baina beste Veiiar armada agertu zen atzetik.
Fabio guztiak sarraskituak izan ziren Kinto Fabio Bibulano izan ezik, oraindik ume bat zelako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.