ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
John Craig Venter (Salt Lake City, Utah, Ameriketako Estatu Batuak, 1946ko urriaren 14a - ), biokimikari estatubatuarra eta enpresaria da, 1999an Giza Genoma guztiz ikertu eta lehenengo aldiz sekuentziatu egin zuen zientzialaria izan zen, berak sortutako Celera Genomics enpresaren bitartez. 2010ean bere ikerlarien taldeak lehenengo zelula sintetikoa sortu zuen. Craig Venterrek The Institute for genomic research eta J.Craig Venter Institutoa ezarri zuen. Gaur egun ikerketa eta garapenetan lan egiten ari da organismo biologiko sintetikoak sortzeko eta itsasoko genetiko anitztasuna dokumentatzeko. 2007an Time aldizkarian agertu zen eta 2008an munduko 100 pertson eragintsuagoenetarikoen zerrendan sartu zen aldizkari beraren arabera.
Craig Venter | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salt Lake City, 1946ko urriaren 14a (77 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claire M. Fraser (en) 2005) Barbara Rae-Venter (en) (1968 - 1980) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon Mills High School (en) College of San Mateo (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria, genetista, ekintzailea eta ikertzailea |
Enplegatzailea(k) | University at Buffalo (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Parte hartutako gatazkak | Vietnamgo Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
jcvi.org | |
Kaliforniako San Mateo unibertsitatean hasi zen bere karrera profesionala, Vietnamgo Gerran egon ondoren. 1972an, Biokimikan lizentziatura lortu zuen eta 1975ean Farmakologian doktoregoa egin zuen, biak Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon. Buffalo unibertsitatean lan egin ondoren, National Institute of Healthean sartu zen lan egiteko.
Celera Genomics ezarri ostean, ospe handia lortu zuen Giza genoma proiektu autonomo bat sortzeagatik 1999an, helburu komertzialak eta teknika propioak erabiltzen, hala nola shotgun sequencing delakoa.
Celera Genomics laborategiko ikertzaileek, bost ale ezberdinetako ADN erabili zituzten, Giza genoma sekuentziatzeko. Susmatzen da aleen bateko ADNa Craig Venterrena dela. 2002an Celera Genomics enpresak Craig Venter kaleratu zuen, Venterren genomako datuak saltzeko nahiak saihesteko.
1992an The Institute for Genomic Research (TIGR), ezarri zuen. Gaur egun, Venter, J.Craig Venter Institutoaren zuzendaria da. 2005ean Synthetic Genomics ezarri zuen, mikroorganismo genetikoki eraldatuak ekoizteko, erregai alternatiboak sortzeko helburuarekin.
Venter Wired, The Economist eta Cosmos aldizkarietan ageri da.
Venterrek munduko ozeanoetatik nabigatzen da bere yatearekin "Sorcerer II". Bere ustez, zientzialarien XVIII eta XIX. mendeko bidai ospetzuen parekoa da bere bidaia. Birusen eta bakerien ADNa harrapatzen ari da bere laborategietan sekuentziatzeko.
Informazio horrekin, munduko biodibertsitateko geneak estadistikoki estrapolatzeko gai izango da. Bere iritziz, mikroorganismoetan energia berriak, botika ezezagunak, eta kutsaduraren aurkako agente berriak garatzeko gakoa dago. Bidaiarekin mikroeboluzioaren galderak erantzuteko gai izatea espero du.
2007ko urrian, Craig Venterrek kromosoma artifial bat eraldatzen lortu zuela esan zuen. 2009ko uztailean, itun bat sinatu zuen Exxon Mobil petroleo enpresarekin, atmosferako CO2, erregai bihur dezaten mikroorganismoak garatzeko.
2010eko maiatzaren 20an, Science aldizkariak berri historikoa argitaratu zuen: Venter eta bere taldekoek lehenengo zelula bakterianoa genoma sintetikoarekin sortu zuten. Erabili zuten genoma guztiz artifiziala zen baina 'Mycoplasma myciodes' bakteriaren genomatik kopiatuta. Gainera bakteria bat erabili zuten bere genoma artifizial ostatu emateko, beraz zientzialari batzuek eszeptikoki hartu zuten berria.
Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.