Conwy gaztelua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Conwy gaztelua (Erdi Aroko ingelesez Conway Castle eta galeseraz Castell Conwy) Galesko ipar kostaldean dagoen Conwy konderriko izen berdineko Conwy udalerrian kokatzen da. Gaztelu ikusgarri hau Gizateriaren Ondarea den Eduardo erregearen Gwyneddeko gaztelu eta harresiak delako multzoaren zati da.
Conwy gaztelua | |
---|---|
Castell Conwy Castle | |
Conwy Castle and Town Walls | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Gales |
Eskualdea | Conwy |
Komunitate | Conwy |
Herri | Conwy |
Koordenatuak | 53°17′N 3°50′W |
Altitudea | 21,8 m eta 23 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1283 |
Jabea | Eduardo I.a Ingalaterrakoa |
Kudeatzailea | Cadw |
Komisarioa | James of Saint George John de Bonvillars (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | James of Saint George |
Materiala(k) | kareharria |
Dimentsioak | 30 () m |
Azalera | 6 ha |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
1283–1289 artean Eduardo I.a Ingalaterrakoaren aginduz eraikia izan zen. Eraikin hau Conwy udalerri harresitua bilakatzeko proiektuaren barnean eraiki zen, denera 15.000£-ko kostuaz, garai hartarako sekulako dirutza zelarik. Hurrengo mendeetan zehar gerra askotan paper garrantzitsua jokatu zuen. 1294-1295ko neguan Madog ap Llywelynen setioari aurre egin zion eta 1399an Rikardo II.a Ingalaterrakoaren aldi baterako babesleku izan zen. 1401an Owain Glyndŵren aldeko gudarostearen kokalekua ere izan zen.
Jada 1642an eta Ingalaterrako Iraultzako akordioen arabera, Karlos I.a Ingalaterrakoaren aldeko gudarosteak gaztelua bereganatu zuen, bertan aurkariei aurre egin zieten, 1646an Parlamentuaren aldeko indarren aurrean amore zuten arte. Gerora, Ingalaterrako Parlamentuaren aldeko indarrek gaztelua beste matxinada baten abiapuntua izateko beldurrez laga egin zuten, azkenik 1665an erautsia izan zen arte, William Milwardek hirugarren Conwyko Jaunaren izenean bertako egur, burdin eta beruna kenduarazi egin zituen. XVIII. mendearen amaieraldean eta XIX. mendea zehar gaztelua margolari ugariren helmuga erakargarria bilakatu zen. Bisitari kopurua areagotu zenez, XIX. mendeaaren erdialdera eraikinaren zaharberritze lanei ekin zitzaien. Gaur egun, Cadw erakundeak gaztelua kudeatzen du, turismogune garrantzitsua delarik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.