From Wikipedia, the free encyclopedia
Coatlicue mexika mitologiako jainkosa bat da, Huitzilopochtliren ama. Bere izenak nahuatlez "Sugezko gonaduna" esan nahi du. Bizitza eta heriotzaren jainkosa lurtarra. Tonantzin, (to) gure, (tzin) gurtua, nan (ama) eta Teteoinan, (teteo) jainkoen, (nan) ama izenak ere jasotzen zituen.
Coatlicue | |
---|---|
Mitologia azteka | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Seme-alabak | Huitzilopochtli eta Coyolxauhqui (en) |
Anai-arrebak | Chimalma (en) eta Xochitlicue (en) |
Sugezko gona bat eta sakrifizioetan biktimei erauzitako bihotzezko lepoko bat zeramatzan emakume bezala irudikatua zen. Herpe zorrotzak zituen esku eta hanketan. Coatlicue giza sakrifizioen egarri zen jainkosa zen. Bere senarra Mixcoatl zen, hodeietako sugea eta jazarpenaren jainkoa. Birjina Quetzalcoatl eta Xolotl erditu zituen.
Dualtasun unibertsalaren alde femeninoa da: Quetzalcoatl/Cihuacoatl edo emakume sugea.
Lurraren eta ugalkortasunaren jainkosa, alde ilunago bat ere erakusten du, zenbait irudikapenetan bere aurpegiaren erdia emakume batena da eta bestea harargirik gabeko burezur batena, lehenik lurra emankor bihurtzen duen deskonposaketa eta endekapenean pentsatuz. Coatlicue, jainkosa ama, dirudienez kolonaurreko kultura oinarritzen den dualtasunaren adibide argi bat da, bizitza eta heriotza harreman banaezina, kontzeptu beraren bi aurpegi.
Coatlicueren irudikapenik ezagunena Mexiko Hiriko Antropologia eta Historia museoan dago, eta eskuineko argazkietan, bere bereizgarria den suge gonarekin erakusten da. Hala ere, sugeak monumentu guztian ikus daitezke eta anatomiaren zatiak ordezkatuz. Burua elkar topo egiten duten bi sugegatik ordezkatua da, sortzean unibertso osoari hasiera eman zion dualtasunaren ikurra. Beste erreferentzia bat abagune mozorrotuak (aurpegiekin) izango lirateke. Oinarrian, bisitarien ikusmenetik kanpora Tlaloc jainkoa dago, bi burezur eusten jainkosaren orpoen oinarrian.
Coatlicue Huitzilopochtli jainkoaren ama zen. Huitzilopochtli erditu zuen erratzarekin garbitzen ari zenean luma bat sabelean sartu zitzaionean. Haurdunaldi misteriotsu horrek bere gainontzeko larehun semeak (Centzon Huitznahuacak) iraindu zituen, Coyolxauhquik bultzatuak euren desohoratutako ama hiltzea erabaki zutenak.
Hala egin zuten, baina Huitzilopochtli bere amaren sabeletik erabat armatua irten zen eta bere anai-arreba izarrekin amaitu zuen. Huitzilopochtlik bere arreba Coyolxauhquiren burua moztu eta zerura jaurti zuen non Ilargia bihurtu zen.
Beste elezahar batzuk Huitzilopochtliren aita Mixcoatl zela diote.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.