Club Deportivo Badajoz

futbol taldea (1905-2012) From Wikipedia, the free encyclopedia

Club Deportivo Badajoz futbol talde extremaduratarra da, Badajoz hirikoa.

Datu azkarrak Ezizena(k), Sorrera ...
Club Deportivo Badajoz
Ezizena(k)Lobos ("otsoak")
Sorrera1905
2012 (birsortua)
Futbol zelaiaEstadio Nuevo Vivero
edukiera: 15.505 lagun
inaugurazioa: 1998
Presidentea Joaquín Parra
Entrenatzailea Pedro Munitis
Liga3. maila RFEF
2023-242. maila RFEF, 16.a (jaitsi)
Webguneawebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Thumb
Thumb
 
Kanpokoa
Itxi

Historia

C.D. Badajoz 1905 urtean sortu zen hirian zeuden Racing eta Sport taldeek bat egin zutenean. 1953 urtean hirugarren mailako txapelduna izan zen eta bigarren mailara igo zen lehen aldiz. Zazpi denboraldi egin zituen bertan 1960 urtean maila galdu zuen arte.

Taldearen garairik onena 1992 urtean hasi zen eta 11 urtez jarraian bigarren mailan aritu zen. Seigarren postuak lortu zituen hiru denboralditan jarraian (1995-96, 1996-97 eta 1997-98). 2012 urtean taldea desegin beharra izan zen jokalariekin 70.000 eurotako zorra baitzuen.

2012an bertan zaleek taldea birsotu zuten eta Club Deportivo Badajoz 1905 izena eman zioten. Gaur egun aurreko taldearen eskubideak hartu eta izena berreskuratu du. 2017an bigarren B mailara igotzea lortu zuen. 2019-20 denboraldian Errege Kopan urrutira iritsi zen final 1/16etan Eibar KE kanporatuz, baina final 1/8etan Granada luzapenean sarturiko golarekin nagusitu zitzaion..

Datuak

Historia guztia kontutan harturik, 2024-25 denboraldia barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 20
  • Denboraldiak 2. B mailan: 22
  • 1. maila RFEF: 2
  • 2. maila RFEF: 1
  • Denboraldiak 3. mailan: 35
  • 3. maila RFEF: 1
  • Ligako posturik onena: 6.a 2. mailan (hiru aldiz, 1995-96, 1996-97 eta 1997-98)

C.D. Badajoz berriaren ibilbidea

Informazio gehiago Urtea, # ...
Urtea#MailaPostuaErrege Kopa
2012-135Extremadurako Erregionala1.a (igo)-
2013-145Extremadurako Preferentea1.a (igo)-
2014-154Hirugarren Maila4.a-
2015-164Hirugarren Maila2.a-
2016-174Hirugarren Maila2.a (igo)-
2017-1832. B Maila12.a-
2018-1932. B Maila4.a-
2019-2032. B Maila3.a (IV. taldean)final 1/8
2020-2132. B Maila1.a (V. taldean)1. itzulia
2021-2231. maila RFEF9.a1. itzulia
2022-2331. maila RFEF16.a (jaitsi)
2023-2442. maila RFEF16.a (jaitsi)
2024-2553. maila RFEF
Itxi

Irabazitako txapelketak

1990-91.

1944-45, 1945-46, 1952-53, 1964-65, 1966-67, 1985-86, 2009-10

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.