From Wikipedia, the free encyclopedia
Cidade de Deus Brasilgo filma da, 2002. urtekoa. Fernando Meirelles-ek zuzendua Kátia Lund-en laguntzarekin. Paulo Lins egilearen izen bereko liburutik Bráulio Mantovani-k gidoia egin zuen . Filmean favela bateko pertsonaia batzuen hainbat kontu ikusten dira. Favela hori, Cidade de Deus, benetan existitzen den tokia da. Filmean ikusten diren gertakizunak benetan favela horretan 1960-1980 urteetan gertatutako kontuetan oinarrituta daude. Paulo Lins nobelagilea benetako gertakizun eta pertsonaietan oinarritu zen.
Cidade de Deus | ||||
---|---|---|---|---|
hainbat artistaren filma | ||||
Egilea(k) | hainbat artista | |||
Argitaratze-data | 2002 | |||
Izenburua | Cidade de Deus | |||
Jatorrizko hizkuntza | portugesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Brasil eta Frantzia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Honen izena darama | City of God (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma, sarbide-bizipena, lan literario batean oinarritutako filma eta hood film (en) | |||
Iraupena | 128 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | City of God (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Rio de Janeiro | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Fernando Meirelles Kátia Lund | |||
Gidoigilea(k) | Bráulio Mantovani | |||
Antzezlea(k) | ||||
Alexandre Rodrigues Alice Braga Leandro Firmino Phellipe Haagensen Douglas Silva Jonathan Haagensen (en) Matheus Nachtergaele Seu Jorge Graziella Moretto Roberta Rodrigues Paulo Lins Thiago Martins Micael Borges Dani Ornellas Marcello Melo Edward Boggis Mary Sheyla Daniel Zettel Darlan Cunha Gero Camilo Babu Santana Charles Paraventi (en) Olivia Araújo Sérgio Chapelin Renato de Souza Michel Gomes Arlindo Lopes | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Maurício Andrade Ramos (en) Andrea Barata Ribeiro (en) | |||
Konpainia ekoizlea | Videofilmes (en) StudioCanal (en) Wild Bunch (en) | |||
Ekoizle eragilea | Walter Salles Donald Ranvaud (en) | |||
Edizioa | Daniel Rezende (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Tulé Peak (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Antonio Pinto Ed Côrtes (en) | |||
Argazki-zuzendaria | César Charlone | |||
Jantzi-diseinatzailea | Bia Salgado (en) Inês Salgado (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Rio de Janeiro eta Cidade de Deus (en) | |||
Argumentu nagusia | drug-related crime (en) , goal pursuit (en) , Favela eta indarkeria | |||
Historia | ||||
Nominazioak | International Submission to the Academy Awards (en) Brasil Europako Zinemaren Saria, Europaz kanpoko Film Onenarentzakoa 15th European Film Awards (en) Fernando Meirelles Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 76. Oscar Sariak Bráulio Mantovani Muntatze onenaren Oscar Saria 76. Oscar Sariak Daniel Rezende (en) Argazkigintza onenaren Oscar Saria 76. Oscar Sariak César Charlone Zuzendari onenaren Oscar Saria 76. Oscar Sariak Fernando Meirelles | |||
miramax.com… | ||||
hainbat artistaren kronologia | ||||
|
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Filmaren hasieran ondo armaturiko gazte eta ume batzuk korrika ikusten dira iheska doan oilo baten atzetik. Kameraren bidaia horri esker, favelako pertsona eta kale batzuk ikusiko dira. Gero, narratzailea eta protagonista nagusia izango den Buscapé pertsonaia agertuko da argazki-kamera bat aldean duela bere lagunarekin, Barbarinho-rekin, solasean.
Buscapé hori izango da filmeko narratzailea. Bere haurtzaroko kontuak eta bere gaztaroko kontuak azalduko dizkio filmaren ikusleari. Bere favelan izandako gatazkak eta gatazka horietan protagonismo berezia izango duten hainbat pertsonen bilakaera eta heriotza ikusiko dira filmean zehar.
Filma 15 eszenatan banaturik ematen da DVDan:
(Alfabetikoki)
Filma Cidade de Deus favelan grabatu nahi izan zuten arren bazekiten oso zaila izango zela. Filma grabatzen hasi baino sei hilabete lehenago film labur bat grabatu zuten eta bazekiten favela horretan luze grabatzea ia ezinezkoa izango zela. Film laburra aste betean, azkar, grabatu behar izan zuten eta problema ugari, besterik ez zuten izan.
Berriro ere Cidade de Deus-era joan zirenean filmatzera, lehen egunean jakin zuten ezin izango zutela filma egin, favelako "jabeak" adierazi zuelako filmaren gidoia bortitzegia zela eta gazteentzako eredu txarra zela horrelako filmetan agertzen ziren narkotrafikatzaileak. Filmeko zuzendariek-eta mezulari batzuen bidez jakin zuten ezin izango zutela Cidade de Deusen bertan filmatu.
Favela hartan filmatzerik ez zegoela argi zegoen. Tiroen hotsak entzuten ziren etengabe, poliziak ez zuen ingurua inondik inora kontrolatzen, poliziaren aginpiderik eza ageri-agerikoa zen, eta narkotrafikatzaileak edonon agintzen zuten. Cidade de Deus-en ezin zen film luze bat grabatu.
Babes ofizialeko bukatu gabeko etxebizitza sail berri batzuen bila hasi ziren eta eraikitzen ari ziren auzo berri batera joan ziren filmaren lehen zatia grabatzera. Nova Sepetiba izeneko auzo batean grabatu zuten. Cidade de Deusetik urrun.
Nova Sepetiba auzo horrek bazuen, nolabait, Ciudade de Deus auzoak 1960. hamarkadan zeukan antzeko itxura. Oraindik ere bukatu gabe eta biztanlerik gabe zegoenez narkotrafikatzaileek ez zuten bereganaturik.
Filmaren bigarren zatia Ciudade de Deus-en garai berean eraikitako beste favela batean grabatu zuten. Favela hori aukeratu zuten hiriaren beste muturrean, favela gehienetan ez bezala, "jabea" ez zen 19 urte inguruko gazte bat, 40 urte inguruko gizon bat baizik. "Jabe" horrek gidoiaren kopia bat eskatu zuen eta baldintza batzuk ezarri zituen: favelako bertako ahalik eta biztanle gehien kontratatzeko exijitu zuen; ahalik eta lanpostu gehien sortzea favelan. Exijitu zuen, baita ere, erabiliko zituzten auto guztiak ondo markatzea eta favelara sartzeko eta favelatik irteteko ordutegi zehatza ezartzea. Pertsonen lanagatik eta kaleen errentagatik prezioa ezarri zuen.
Negoziazio guztiak bitartekari batzuen bidez egin behar izan ziren "jabea" une horretan kartzelan zegoelako. Baldintza eta prezioak onartu edo adostu zirenetik aurrera, favelan lan egin ahal izan zuten inolako eragozpenik gabe. Favelako biztanleek laguntza osoa eskaini zieten zinegileei. Kaleetatik auto moderno guztiak kendu zituzten, zinegileek haien etxe eta garajeetara sartzeko aukera izan zuten bere gauzak uzteko eta bertatik bertara filmatzeko.
Zinegileek favelako biztanleei sortzen zizkieten eragozpenengatik kexa bakar bat ere ez zuten entzun. Extra bezala lan egiteko boluntario pilo bat izan zuten.
Paperik sinatu gabe egin ziren kontratu guztiak.
Musika: Convite para vida
Autor: Antonio Pinto, Seu Jorge, Fabio Góes e Edmilson Capeluppi
Intérprete: Seu Jorge
Musika: Alvorada
Autor: Cartola / Carlos Cachaça / Hermínio Bello de Carvalho
Interprete: Cartola
Musika: Azul Da Cor Do Mar
Autor: Tim Maia
Interprete: Tim Maia
Musika: Dance Across The Floor
Autor: Harry Wayne Cassey / Ronald Finch
Interprete: Jimmy Bo Horne
Musika: Get Up I Feel Like Being Like (Sex Machine)
Autor: James Brown / Bobby Byrd / Ronald R. Lenhoff
Intérprete: James Brown
Musika: Hold Back The Water
Autor: Randy Bachman / Robin Bachman / Charles Turner
Interprete: Bachman Turner Overdrive
Musika: Hot Pants Road
Autor: Charles A. Bobbit / James Brown / St Clair Jr Pinckney
Interprete: JB's
Musika: Kung Fu Fighting
Autor: Carl Douglas
Interprete: Carl Douglas
Musika: Magrelinha
Autor: Luiz Melodia
Interprete: Luiz Melodia
Musika: Metamorfose Ambulante
Autor: Raul Seixas
Interprete: Raul Seixas
Musika: Na Rua, Na Chuva, Na Fazenda (Casinha de Sape)
Autor: Hyldon
Interprete: Hyldon
Musika: Nem Vem Que Não Tem
Autor: Carlos Imperial
Interprete: Wilson Simonal
Musika: O Caminho do Bem
Autor: Sérgio / Beto / Paulo
Interprete: Tim Maia
Musika: Preciso Me Encontrar
Autor: Candeia
Interprete: Cartola
Musika: So Very Hard To Go
Autor: Emilio Castillo / Stephen M. Kupka
Interprete: Tower Of Power
APCA 2003 (Brasil)
BAFTA 2003 (Reino Unido)
British Independent Film Awards 2003 (Reino Unido)
Festival de Cartagena 2003 (Colômbia)
Festival de Havana 2002 (Cuba)
Grande Prêmio Cinema Brasil 2003 (Brasil)
NYFCC Awards 2003 (AEB)
BAFTA 2003 (Reino Unido)
Bodil 2004 (Dinamarca)
Globos de Ouro 2003 (EUA)
Grande Prêmio Brasileiro de Cinema 2003 (Brasil)
Independent Spirit Awards 2004 (EUA)
Oscarrak 2004 (AEB)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.