Chris Hani

politikari hegoafrikarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Chris Hani

Martin Thembisile Hani, ezagunagoa Chris Hani gisa (Cofimvaba, Hegoafrika, 1942 Boksburg, Hegoafrika, 1993ko apirilaren 10a), hegoafrikar politikari eta ekintzailea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Chris Hani
Thumb
(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartin Thembisile Hani, Martin Thembisile
JaiotzaLurmutur Ekialdea eta Transkei, 1942ko ekainaren 28a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaBoksburg (en) , 1993ko apirilaren 10a (50 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: deliberate murder (en)
HiltzaileaJanusz Waluś (en)
Hezkuntza
HeziketaFort Hareko Unibertsitatea
Rhodes University (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
MugimenduaInternal resistance to South African apartheid (en)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala
Hegoafrikako Alderdi Komunista
Itxi

Biografia

Hegoafrikako Alderdi Komunistaren idazkari nagusia 1991-1993 bitartean, eta Afrikako Kongresu Nazional (ANC) alderdi abertzalearen adar militarraren (Umkhonto we Sizwe) buruzagia 1987-1991 bitartean.

Hamabost urte zituela, ANCko gazterietako kide egin zen. Latina eta klasikoak ikasi zituen, Fort Hare Unibertsitatean, 1959-1961 bitartean, eta Rhodes Unibertsitatean gero. Apaizgaitegian sartzekotan egon zen, eta zuzenbide-ikasketak hastekotan, baina Umkhontoko eta alderdi komunistako militantziari eman zion lehentasuna. Entrenamendu militarra jaso ondoren, beltz nazionalistekin borrokatu zen Rhodesian, eta gerrilla talde bateko buru izan zen. ANCko batzorde betearazleko kide hautatu zuten 1974an, eta Umkhontoko bigarren komandante 1982an.

1991n, Umkhontoko buruzagitza utzita, bere gain hartu zuen alderdi komunistako idazkaritza nagusia. Lehoikumeak taldeko buruzagi nagusietako bat izan zen, eta Nelson Mandela eta Oliver Tambo buruzagi zaharrek ez bezala, indarkeriaren erabilera defendatu zuen. 1993ko apirilaren 10ean tiroz hil zuten etxeko atarian.

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.