Charli D'Amelio

From Wikipedia, the free encyclopedia

Charli D'Amelio

Charli D’Amelio (Norwalk, 2004ko maiatzaren 1a) dantzaria eta interneteko pertsonaia ospetsua da, batez ere Tiktok sare sozialean erakutsiriko bideoengatik ezaguna. Oso gaztetik egin zen ezaguna eta 110 milioi harpidetu baino gehiagorekin munduko tik toklari famatuenetako bat bilakatu zen.

Datu azkarrak 'Amelio, Bizitza ...
Charli D'Amelio
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharli Grace D'Amelio
JaiotzaNorwalk, 2004ko maiatzaren 1a (20 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaMarc D'Amelio
AmaHeidi D'Amelio
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaKing School (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakInfluencerra, video bloggerra, dantzaria, aktorea, telebista-ekoizlea eta TikToker (en)
Jasotako sariak

charlidamelio.com
Twitter: charlidamelio Snapchat: damelioc
Itxi
Thumb
Charli d'Amelio

Sare sozialetan aritu eta dantzatzeaz gain, ahizparekin makilaje produktuak merkaturatzen ditu.

Biografia

2004an sortu zen eta gaztetatik hasi zen dantzan. Ahizpa zaharrago bat badu, Dixie D’Amelio deitzen dena. Dixie abeslaria eta tik toklaria ere bada. Heidi D’Amelio deitzen da bien ama, top model eta argazkilaria. Aita Marc D’Amelio deitzen da eta politikaria da.

2019an hasi zen Tiktoken bideoak egiten, eta urte berean 5 milioi jarraitzaile lortu zituen[1]. "Renegade" deituriko dantzagatik bihurtu zen ezagun, batez ere. 2020an Tiktoken jarraitzaile gehien zituen kontua berea zen[2].

2020ko urtarrilean New York Times egunkariak "TikTokeko erregina" izendatu zuen. Urte berean NBA All-Star Game ekitaldian "renegade" dantza egin zuen.

2021an 100 milioi jarraitzaile zituen Tiktoken, 35 milioi instagramen, 5 milioi twitterren eta 9,5 milioi harpidedun youtuben[3].

Kolaborazioak

2020an bere ahizparekin makilaje marka bat sortu zuen, Morphe deiturikoa. Atzazalak tindatzeko elkarte bat ere sortu zuten elkarrekin, Orosa deitua. Charli D’Amelioren izena Dunkin donutseko kafe batek hartu du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.