Charles Théodore Eugène Duclerc (Banhèras de Bigòrra, 1812ko azaroaren 9aParis, 1888ko uztailaren 21a) frantziar kazetari eta politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1882tik 1883ra.

Datu azkarrak Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea, irremovable senator (en) ...
Itxi

Ekonomia eta finantza gaietan espezializatutako egunkarietako erredaktorea izan zen. 1840tik 1846ra Le National egunkariaren erredakzio kontseiluko kide izan zen eta Hiztegi politikoa idazten parte hartu zuen.

Ideia errepublikarrez, 1848ko Iraultzaren ondorengo lehen kargu politikoak izan zituen, Parisko alkatearen laguntzaile gisa, eta, ondoren, Finantza Ministerioan. 1848an diputatu hautatu eta berehala Finantza ministro izendatu zuten. Garai konstituziogilean ezkerreko errepublikano moderatuen artean kokatu zen. Napoleon III.aren gobernuan politikatik erretiratu zen eta Espainiako jarduera industrialetan jardun zuen.

1870ean politikara itzuli zen eta 1871n diputatu hautatu zuten. 1875ean biziarteko senatari izendatu zuten. Ezker errepublikanoaren talde parlamentarioa zuzendu zuen eta Batzar konstituziogileko presidenteorde izendatu zuten. 1882tik 1883ra lehen ministro eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen. Ez zuen Egiptoko auzia konpontzen jakin, ezta beste gai kolonial batzuk ere.

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.