Cefalùko katedrala
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Cefalúko katedrala edo Duomo del Santissimo Salvatore Palermoko udalerria den Cefalù hiriko eliza nagusia da. 1131an sagaratua, Roger II.a Siziliakoaren aginduz, munduko normandiar arkitekturaren monumentu nagusietariko bat da. Gizateriaren ondarea da 2015etatik, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan.
Cefalùko katedrala | |
---|---|
Duomo di Cefalù | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Palermoko metropoli-hiria |
Italiako udalerri | Cefalù |
Koordenatuak | 38°02′23″N 14°01′24″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1131 |
Izenaren jatorria | Cefalù |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Cefalù (en) |
Izena | Jesus Nazaretekoa |
Arkitektura | |
Estiloa | bizantziar arkitektura |
Azalera | 1,394 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1487-008 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
Katedrala eraikitako zonaldea aspaldidanik populatuta egon da; erromatar errepideen aztarnek eta paleokristauen mosaikoek adierazten duten moduan. Eraikuntza 1131ean hasi zen estilo normandoan (hauek Sizilia konkistatu zuten 1091n). Tradizioaren arabera, eraikina altxatu zen Roger II.ak Jaungoikoari promesa bat egin zuelako ekaitz batetik ihes egiterakoan eta Cefalun lehorreratu zenean. Eraikinak gotorleku antza du, zeinak urrutitik ikusita, Erdi Aroko hiritik gailentzen den. Honekin ere normandoek haien presentzia irlan adierazi nahi zuten. Hasieran lanek ez zuten etenik izan: absidearen mosaikoak 1145ean, eta Roger II.aren eta bere emaztearen sarkofagoak urte berekoak dira. Alabaina, 1172tik aurrera elizak gainbeherako aldia jasan zuen arazoak agertu zirelako[1] eta horiek egiturazko aldaketak ekarri zituzten. Roger II.a hil eta gero, lanak eten ziren. Geroago, beste arkitekto batzuk nabe zentrala eta fatxada bukatu zituzten. Gauzak honela, 1215ean Frederiko II.a Hohenstaufenekoak bi sarkofagoak Palermoko katedralera mugitu zituen. Lanek aurrera jarraitu zuten, katedralaren fatxada 1240an bukatu zen. Azkenik, Rodolfo Chevriêreskoak, Albanoko apezpikuak, 1267an katedrala sagaratu zuen. Ambrogio da Comok 1472an, eliz atari bat egin zuen, fatxadako bi dorreen artean.
Latindar gurutzearen basilika oinplanta du; hiru habearte ditu, hamasei zutabeekin; zutabe horiek granitokoak dira marmolezko oinarriekin. Badu ere presbiteroa abside eta pastoforiarekin. Sabaian, egurrezkoa, arabiar eragina ikus daiteke. Katedralean elementu nabariak ikus daitezke:
Katedralaren aurrean zabaldegi handi bat dago, turniali izenekoa, jatorriz hilerri bat izan zen. Tradizioaren arabera, Jerusalemdik ekarritako lurrarekin egin zen, gorpuak azkar momifikatzeko berezitasuna omen zuelako. Oinplanoa basilikala da, gurutze latindarrakoa. Hiru nabeak 16 granitozko eta haitzurdinezko zutabeekin banatuta daude. Zutabeen harroinak eta kapitelak K. o. II. mendekoak dira. Arku hauen garaiera ezberdina da, zoruak ere maila ezberdina duelako. Erdiko nabean, badago presbiterio-arku handi bat (garaipen-arkua) transeptuari hasiera ematen diona. Litekeena da, XII. mendearen erdian Apuliako arkitekto batek egitea. Presbiterioak baditu abside bat eta pastoforia. Eraikuntza zenbait angelutatik hasi zen: presbiterio, pastoforia eta gorputza haren garaipen-arkuarekin, absidioloak izan ezik. Erregeen Atetik absideraino 70 metro daude. Nabe zentralak 24 metro garaiera du eta transeptuarenak 33.
Fatxadak arku-itsuen bi lerro ditu eta bi kanpandorre normando estilokoak, leihoak mainelezkoak (ojiba bikoitzeko) dira eta dorreek bi pinakuluetan bukatzen dute, XV. mendean gehituak. Pinakulu bakoitza ezberdina da: hauetariko baten oinplanoa karratua da, almena flamigeroz inguratuta. Honek Aita Santuaren autoritatea sinbolizatzen du baita mitra ere; bestearen oinplanoa oktogonala da eta almena gibelinoak[2] ditu, erregearen eta mundutar boterea islatu dutenak. XV. mendeko nartexak hiru arku ditu, albokoak zorrotzak dira, zentrala, berriz, puntu erdikoa. Lau zutabek sustengatzen dituzte arkuak baita nerbio-gangak ere. Arkupearen beheko partean Porta Regum (Erregeen Atea) dago. Honen atariak haitzurdinezko apaindura finak ditu eta pinturak alboko hormetan ere. Eraikinaren atal batzuk kanoi-gangakoak dira, baina beste zonaldetan ez dago gangarik baizik eta zur polikromatutako habeak, eta sabaia bi uretakoa da . Azken honek arabiar eragina islatzen du.
Presbiterioari dagokionez, gurutze-gangakoa da. Gurutzaduraren ostean, erabilitako estiloa gehienbat erromanikoa da, nahiz eta arku zorrotzak agertu. Ezaugarri honek, Monrealeko katedralean ikusgai dagoena ere, Paris eskualdean gutxira sortu zen estilo gotikoa iragartzen du. Elizak hiru abside ditu, Monrealeko katedralearen antzera. Albokoak, arku itsuekin eta mentsulekin apainduta daude. Mentsulak 1215-1223 artean eginak dira, non maskarak, animalien buruak eta makurtutako giza figurak irudikatuta dauden. Abside zentralak jatorriz hiru arrosa leihoak zituen -geroago itxi zirenak mosaikoei espazio gehiago ematearren- eta beste arku-zorrotzeko leiho zentral bat. Beste leiho zirkularrak transeptoaren amaieran daude. XVI. mendera arte, katedralera harmailadi zabal batetik heltzen zen.Zituen hiru zatuiak San Petri, Done Jakue eta San Joan sinbolizatzen zuten (Antzaldaren lekukoak). Beranduago, zonalde hau hilerri bilakatu zen.
Katedraleko klaustrora elizaren barrutik sartzen da. Arkuteria arku zorrotzez osatuta dago zeinak zutabe bikoitzetan oinarriten baitira. Klaustroaren itxurak Espainiakoen edo Frantziakoen antza du, baina zutabe bikoitzen kapitelen motiboak bizantziarrak dira, hala nola, arranoak eta leoiak, elkarri egira, ispilu efektua eginez. Errekurtso artistiko hau Ravennako erliebe askotan ikusgai dago.
Litekeena da, hasiera batean, eliza osoa mosaikoz beteta pentsatuta egotea, baina, azkenean, presbiterioa baino ez zen estali. Oraindik ere absidea eta alboko hormen erdiak dekoratuta daude. Roger II.ak Konstantinoplatik ekarri zituen mosaiko tekniketan artistak. Haiek bizantziar dekorazioa egokitu zioten ipar-europarreko arkitekturezko egitura honi. Absidearen erdiko kupulan Kristo Pantokratorraren irudia gailentzen da, esku batekin bedeinkatuz. Ezkerreko eskuan San Joaneko ebanjelioa du non, grezieraz eta latinez, irakur baitaiteke hurrengo testu hau: “Ni munduko argia naiz, Ni jarraitzen nauena ez da iluntasunean alderrai ibiliko, bizitzaren argia izango duelako” (San Joan, 8:12). Absidearen goiko partean, Ama Birjina agertzen da, bi eskuak altxatuta eta lau arkanjeluz alboan dituela. Bigarren eta hirugarren mailean, leiho zentraleko bi alboetan, apostuluak eta ebanjelistak kokaturik daude programa teologiko baten arabera. Mosaiko-dekorazioa presbiterioaren zehar hedatzen da, alboko hormetan, profeta eta santuen irudiekin. Eskumako horman, erregearen tronuaren ondoan errege-irudiak daude, baina ezkerreko horman, apezpikuaren tronuaren ondoan, eliz-gizonak irudikatuta daude. Irudi bakoitzak grezierazko eta latinezko azalpen bana ditu. Gurutze-gangaren dekorazioan lau kerubin eta lau serafin agertzen dira. Patokratorraren eta Ama Birjinaren irudien jantziak urdinak dira. Margo honek argitasun handia ematen du, hondoaren urrezko mosaikoen gainean nabarmentzean. Lanik garrantzitsuenak dotoreak dira, tunika eta aurpegien sentsibilitatei eta keinuei dagokienez. Batzuen ustez, Italiako bitzantziar mosaikorik politenak dira, Konstantinoplako Bitzantziar amaierako aldiaren bezalakoak. Mosaikoak 1170ean baino lehenago amaitu ziren. Presbiterioko albokoen hormen beheko zatia XVII. mendean bukatu zen, horretarako aurreko margoak estali zirenez, aztarna gutxik irauten dute.
Urbano V.aren irudi bat, XIV. mendekoa ezkerreko nabean irudikatuta dago eta entronatutako Ama Birjina bat ere, XV. mendekoa, transeptuaren ezkerreko besoan. Basilikak baditu zenbait hilobi-monumentu, hala nola, antzinako sarkofago bat, beste Erdi Aroko bat eta Castelli apezpikuaren hilobia, XVIII. mendekoa. Bateo-iturria, XII. mendekoa eta harrizko bloke bakar batean zizelkatua, dekoratuta dago lau lehoi txikiekin. Elizak badu Antonello Gaginik pintatutako Madonna bat, XVI. mendekoa eta 1468an Guglielmo da Pesarok margotutako gurutze bat. Organoaren kontsola tutuetatik aldenduta dago. Nabearen sapaiak margotutako dekorazioa dauka: bustoak, irudimenezko animaliak eta beste motibo batzuk, litekeena da arabiar artisauen lana izatea. Michele Canzonerik, Palermoko artistak, 1985ean, 72 eztabaidazko beirate abstraktu ezari zituen, Antzinako eta Testamentu Berrian oinarritutakoak[3].
Katedralean eginiko indusketek agerian utzi dute VI. mendeko polikromatutako mosaiko baten atal batzuk. Hauetan irudikatuta daude: uso bat edaten, beste txoriren zatiak, bi zuhaizka eta lirio bat lauki batean sartuta, ojibazko eta erronbozko motiboekin. Mosaikoa, beharbada, bizantziar basilika batena zen. Cefaluko zonalde hau erabili zen VIII. mendera arte, apezpikuaren egoitza zelako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.