Carola Miró i Bedós

maistra espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Carola Miró i Bedós

Carola Miró i Bedós (Bartzelona, 1965Girona, 2024ko maiatzaren 4a) kataluniar maistra izan zen. Kataluniako lehen dama izan zen 2018tik 2020ra, Quim Torra senarra Kataluniako Generalitateko presidentea izan baitzen[1][2].

Datu azkarrak Primera Dama de Catalunya (en), Bizitza ...
Carola Miró i Bedós

(2018)
Primera Dama de Catalunya (en)

2018ko maiatzaren 17a - 2020ko irailaren 30a
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1965
Herrialdea Katalunia
HeriotzaGirona, 2024ko maiatzaren 4a (58/59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Quim Torra  2024ko maiatzaren 4a)
Hezkuntza
HeziketaCol·legi Sant Ignasi
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakirakaslea
Enplegatzailea(k)Escola Thau Barcelona (en)
Itxi

Bizitza

Maistra zen lanbidez eta Bartzelonako Thau eskolan aritu zen. 2007an urtebete eman zuen familiarekin Suitzan, non senarra Winterthur aseguru konpainian lan egiten zuen[3]. Mirók eta Torrak Sarriàko jesuiten ikastetxean ikasten ari zirela elkar ezagutu zuten, eta hiru seme-alaba izan zituzten elkarrekin[4].

Arlo politikoan, 2010eko Kataluniako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Reagrupament alderdiko zerrendetan egon zen, 77. postuan[5]. Ideologikoki, senarra bezala, katoliko praktikatzailea eta Kataluniako independentziaren aldekoa zen[6].

2020an minbizia diagnostikatu zioten, eta Quim Torrak, orduan Kataluniako presidenteak, aldi baterako eten zituen plan publiko guztiak[7]. 2024ko maiatzaren 4an hil zen Gironako Osasun Institutuan[8].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.