From Wikipedia, the free encyclopedia
Canterburyko ipuinak (ingelesez: The Canterbury Tales) Geoffrey Chaucer ingeles poetak 1386-1400 urteetan idatzi zuen ipuin multzoa da. Boccaccioren Dekamerone obraren antzera moldatua dago lana; XIV. mende bukaerako Ingalaterrako gizarteari buruzko erretratu ironikoa dira kontakizunak. 1526. urtean eman ziren lehenengo aldiz argitara.
Canterburyko ipuinak | |
---|---|
1484ko Canterburyko ipuinen azala | |
Datuak | |
Idazlea | Geoffrey Chaucer (XIV. mendea) |
Argitaratze-data | XIV. mendea |
Generoa | Ipuinak Hitz lauz nahiz bertsoz |
Jatorrizko izenburua | The Canterbury Tales |
Herrialdea | Ingalaterra |
Euskaraz | |
Izenburua | Kanterbury'ko ipoña |
Itzultzailea | Toribio Etxebarria |
Argitaratze-data | 1978ko eta 1979ko urtarril-abendua |
Bilduma | Ipoñak-Ondakiñak |
Orrialdeak | 82-88 |
Datu gehigarriak | |
Hizkuntza: Erdi Aroko ingelesa |
Ipuinak Erdi Aroko ingeleran idatziak daude; hauetako batzuk jatorrizkoa dira, beste batzuk ordea ez, bi hitz lauz idatziak daude, eta gainontzekoak bertsotan. Balizkoaren eta errealaren arteko antitesia azaltzen da lan honetan; XIV. mendeko Ingalaterrako gizartearen kronikatzat ere har daiteke zenbaitetan. Poeta Southwarketik Canterburyra, Thomas Becketen santutegira, doazen hogeita hamar bat erromesekin agertzen da. Bidaiaren nekea nolabait arintzeko, bina ipuin kontarazten die erromesei; ipuinik hoberenak afari eder bat jasoko du sari gisa. Ipuin eta pasadizo hauek guztiak lotzerakoan ageri da bete-betean Chaucer-en artea. Gizakiak bere horretan azaldu nahiak lehen idazle errealista bihurtu zuten Chaucer.
Idazlan hau interes handikoa da, bai bere garaikideentzako, bai gaur egungo irakurleentzako ere, ingelesezko literaturaren lehenbiziko maisulana izan baitzen; izan ere, Chaucer-en aurretik frantsesez eta latinez idazten zen, eta kultura maila handiko jendeak besterik ezin zezakeen irakurri eta ulertu.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.