Herritarrak - Herritarron Alderdia (C's)[5] (gaztelaniaz izen ofiziala, Ciudadanos - Partido de la Ciudadanía[6] eta katalanez Ciutadans - Partit de la Ciutadania) Espainiako alderdi politiko eskuindar[7][8], liberal eta espainiar nazionalista da, baita batzuentzat eskuin muturreko[9][10] alderdia ere.
Herritarrak - Herritarron Alderdia Ciudadanos – Partido de la Ciudadanía (C's) | |
---|---|
Idazkari nagusia | Marina Bravo |
Sorrera | 2005 |
Egoitza nagusia | Alcalá kalea, 253 Madril |
Ideologia politikoa | Espainiar nazionalismoa[1][2][3] Liberalismoa[4] |
Nazioarteko kidetza | Europarako Liberalen eta Demokraten Aliantza taldea |
Eserlekuak erakundeetan | Espainiako Diputatuen Kongresuan 9 / 350 Zinegotziak Espainian 392 / 67.515 Europar Parlamentuan 7 / 54 |
www.ciudadanos-cs.org |
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian. |
Alderdi politikoa Ciutadans de Catalunya plataformaren ondorioz sortu zuen talde batek 2005eko ekainaren 7an Bartzelonan.[11] Horiek beraiek kontsideratzen zuten Kataluniako hainbat esparruetako nazionalismo katalanaren aurka azaldu ziren.
Erakundeetako ordezkaritza
Gaur egun, alderdi politiko honek ordezkaritza hau du:
- 36 parlamentari ditu Kataluniako Parlamentean (osotara 135 parlamentari daude)
- 176 zinegotzi Katalunian[12]
- 7 eserleku Europako Parlamentuan (54 europarlamentari daude guztira)
- Espainian orotara, 2.778 zinegotzi
- Espainiako Kongresuan Ez du eserlekurik, ez zen 2023ko uztailaren 23ko haustendundeetara aurkeztu.
- Espainiako Senatuan 5 eserleku
Ideologia
Espainiar ideologia berdintzailea
Herritarrak Espainiako alderdi politiko eskuindar[7][8], liberal[4] eta espainiar nazionalista[1][2] da[3], baita askorentzat ultraeskuineko edo eskuin muturreko alderdia ere [9][10]. Alderdi honek era kartsuan babestu du Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko foru-eskubideak deuseztatzea, haren ustetan, espainiarren artean bereizketa eta desberdintasunak eragiten dituztelako.[13] Alderdi honen berezitasunetako bat Hego Euskal Herriaren eskubide historikoei dien higuina da, izan ere, hegoaldeko bi euskal erkidegoetako itun ekonomikoak deuseztatzearen alde agertu da behin eta berriz.[13]
Hizkuntza politika, gutxiengoen kontra
Bestalde, hizkuntza-politikari dagokionez, alderdi honek gaztelania sustatzeko gogo bizia duen arren, Espainiako lurraldeetan mintzatzen diren hizkuntzekin ez du jarrera bera. Hizkuntza hauek, haien lurraldeetan ofizialak badira ere, Herritarrak alderdiak duen ideologiaren arabera, ezin dira gainerako espainiarrentzat muga gisa baliatu, haien aburuz, desberdintasuna sortzen dutelako.
Hala, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko bi erkidegoen estatutuei kontra eginez, eta baita konstituzioari ere, hizkuntza hauen balioa lan munduan gutxitzea proposatzen dute, besteak beste, derrigorrezko irizpide gisa ezabatuz.[14][15]
Arras aipagarria da alderdi honek duen jarrera hizkuntza gutxituekiko. Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek euskararen aldeko eta euskaldun berrien aldeko gutun bat sinatu zuten, euskara sustatzen jarrai zedin.
Herritarrak alderdiak, garai horretan Euskal Herri osoan ordezkaritzarik ez zuenak, ez zuen gutun hau sinatu eta gainera, kritikatu egin zuen. Haien aburuz, "euskara inposatu egiten da eskoletan" eta "milaka arabarrei inposatu egin zaie euskara", horregatik, gutuna ez sinatzea erabaki zuten.[16] Nazionalistak izatea leporatu zaie, eta askotan Espainiako banderak eramaten agertzen dira, espainiar izatearen aldeko oihuak egiten, edo herrialde horretako ereserkia kantatzen, besteak beste.[17]
Bazterketaren diskurtsoa
2019ko udaberriko hauteskundeetan eta haien ondoren, Riverak eta Arrimadasek bereziki estu hartu zuten Pedro Sanchez PSOEko hautagai eta, gero, presidentea, zehaztasunik gabeko eta oker ugariz betetako hizkera eta tonu gogorra erabiliz: Arrimadasek, adibidez, hauteskundeen ondoren, PSOEk 100 "infamiaren itun" egin zituela adierazi zuen 2019ko ekainean, tartean "Bildurekin (sic) hitzarmenak egitea", adibidez, Nafarroan, baina ez zuen horretarako daturik argitu.[18]
Arrimadasek 2019ko maiatzeko hauteskundeen ondoren, alderdiaren zerrendetan independente aurkeztutako Manuel Valls kritiko agertu zen, eta aldendu, alderdiarekin, Voxekin elkar ulertzeagatik eta politikan agertutako jarrera baztertzaileengatik, zehazki, alderdi horretako bozeramaileek Vallsi En Comu Podemi Bartzelonan bozka egiteagatik egindako kritiken ondoren.
Dimisioen sorta batean kokatzen da, halaber, Toni Roldan alderdiko programa ekonomikoko buruzagiarena (urte bereko ekainean); Sanchezi betoa jartzearen eta Voxekin hitzartu eta hainbat tokitan gobernuak osatzearen kontra agertu zen.[19] Urtebete eta erdi lehenago, 2018ko urrian, Carolina Punset eurodiputatuak utzi egin zuen alderdia, zuzendaritzak hartutako linea politikoa ere gogor kritikatuz.[20]
Kataluniako prozesu independentista
2017ko urriaren 1eko Kataluniako erreferendumaren ostean, alderdiak bortizki kritikatu zuen Generalitat-aren postura eta Espainiako gobernuari eskatu zion Espainiako 1978ko Konstituzioaren 155. artikuluari men eginez) hango autonomia bertan behera uzteko.[21]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.