Bulawayo
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bulawayo Zimbabweko bigarren hiri handiena da, Harare hiriburuaren ostean, 1.500.000 biztanlerekin (2009an). Matabelelanden kokatzen da, Hararetik 439 km hego-mendebaldetara, baina probintzia estatusa dauka, Matabelelandetik kanpo. Iparraldeko Matabelelandeko hiriburua Lupane da, Bulawayo bera bakarrik probintzia bat denez.
Bulawayo Bulawayo | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Zimbabwe | ||
Probintzia Alkatea | Iparraldeko Matabeleland Thaba Moyo | ||
Ordu eremua | UTC+2 | ||
Izen ofiziala | Bulawayo | ||
Jatorrizko izena | Bulawayo | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 20°10′S 28°34′E | ||
Azalera | 1.706,8 km² | ||
Altuera | 1358 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 665.940 (2022) 12.603 (2012) | ||
Dentsitatea | 390 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1871 | ||
Telefono aurrizkia | 9 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Durban eta Aberdeen | ||
citybyo.co.zw |
Hiria Ndebeletarren erregeak, uMzilikazi kaMatshobanak sortu zuen 1840 urtearen aldera Ndebele jendearen migrazio handiaren ondoren Zululandiatik. 1893ko Matabele Gerran, Hegoafrikako Konpainiako britainiar tropek behartuta momentu hartan errege zen Lobengulak ihes egin behar izan zuen atzean hiria sutan uzten zuelarik, iparraldera abiatuz. 1893ko azaroaren 4an, Leander Starr Jamesonek Bulawayo Britainiar Hegoafrikako Konpainiaren agindupean sortu zuen eta Cecil John Rhodesek hiria Lobengularen hiri errealaren gainean sor zedin agindu zuen. 1897an Bulawayok herri estatusa lortu zuen, Harry White lehen alkate bihurtu zenean eta 1943 berriz hiri izendatu zuten.
Artikulu hau Zimbabweko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.