Bruce Chatwin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bruce Chatwin

Charles Bruce Chatwin (Sheffield, 1940ko maiatzaren 13a - Niza, 1989ko urtarrilaren 18a) ingeles bidaia-idazle, eleberrigile eta kazetaria izan zen. 18 urterekin Sotheby's-en hasi zen lanean eta han arteari buruzko ezagutza handia lortu zuen eta antigoaleko gauzen eta arte inpresionistaren sailak zuzendu zituen. 1966an Sotheby's utzi zuen arkeologia ikasteko, baina bi urteren ondoren ikasketak utzi eta idazten hasi zen. The Sunday Times Magazinek 1972an kontratatu zuen eta munduan zehar ibili zen Indira Gandhi edo André Malraux bezalako pertsonaiak elkarrizketatuz. 1974an aldizkaria utzi zuen Patagoniara bidaiatzeko eta bere lehenaren liburua idatzi zuen eta gero beste bost gehiago. Bidaia-literaturaren generoa jaso zuen eta William Dalrymple, Claudio Magris, Philip Marsden, Luis Sepúlveda eta Rory Stewart bezalako autoreengan eragina izan zuen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Bruce Chatwin
Thumb
Bizitza
JaiotzaSheffield, 1940ko maiatzaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaNiza, 1989ko urtarrilaren 18a (48 urte)
Hobiratze lekuaGrezia
Agios Nikolaos (en)
Heriotza moduaberezko heriotza: HIESarekin loturiko arazogatik hildakoa
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Marlborough College (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, autorea, kazetaria eta bidaiaria
Jasotako sariak
InfluentziakEvelyn Waugh, Jerome K. Jerome, Robert Byron eta Jorge Luis Borges
Genero artistikoaBidaldi liburua


Itxi

Lanak

  • In Patagonia (1977)
  • The Viceroy of Ouidah (1980)
  • On the Black Hill (1982)
  • The Songlines (1987)
  • Utz (1988)
  • What Am I Doing Here (1989)

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.