Bosgarren Koalizioko Gerra 1809an Frantzia Iraultzailea geldiarazteko Europako zenbait boterek zuzendutako ahalegin militarra da, Napoleon boteretik kentzea eta frantziar eragina gutxitzea asmoa zuena.[1] Koalizio hori Austriar Inperioak eta Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batuak zuzendu zuten.
Bosgarren Koalizioko Gerra | |
---|---|
Napoleondar Gerrak eta Koalizioaren Gerrak | |
Napoleon Wagramgo guduan | |
Data | 1809ko apirilaren 10a – 1809ko urriaren 14a |
Lekua | Erdialdeko Europa, Italia eta Herbehereak |
Emaitza | Frantsesen garaipena |
Gudulariak | |
Erresuma Batua jada Frantziaren aurka borrokan ari zen, Iberiar Penintsulako Gerran espainiar matxinoekin aliatuta. Aldi berean, Austriar Inperioak armada berri bat errekrutatu zuen, Pressburgeko Itunarekin amaitu zen aurreko gerraren porrotaren ondoren (Hirugarren Koalizioa) ezarritako baldintza kaskarrak bueltatzeko. Austriak, defentsa motako operazio txikiagoetan garaipen batzuk lortu zituen arren, Errusia eta Prusia koalizioan ez egoteak, austriarren zenbakizko gutxiagotasuna suposatu zuen frantziar armada erraldoien aurrean. Honek, ondoren, Wagramgo guduaren porrota suposatu zuen. Frantziarrek Austria Schönbrunneko Ituna sinatzera behartu zuten, zeinaren ondorioz Napoleonen aurrean are lurralde gehiago galdu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.