Bortxaketa behartutako sexu harremana da. Sexu eraso bat da, oro har sarpena ere izaten duena, eta betiere bortxaketa egiten zaion gizabanakoak nahi izan gabe egiten dena. Sexu delitutzat jotzen da herrialde gehienetako zuzenbidean. Bortxaketa egiten duenari bortxatzaile deritzo. Gizartean, oro har, bortxatzaile gehienak gizonezko izaten dira, eta biktima gehienak emakumezko; hala ere, zenbait ikerketak erakusten dute espetxeetan oso ohikoak direla gizonezkoen arteko bortxaketak eta emakumezkoen artekoak.[1] Euskal Herrian ere, Saturrarango espetxean, kartzelazain ziharduten zenbait mojek emakumezko presoak sexu harreman homosexualak izatera behartu zituzten, haien gainean zuten agintea baliatuz.[2]

Thumb
Bortxaketa baten irudia, Martin van Maëlek egina.
Thumb
2022ko udan feministek ziztaden aurkako mobilizazioak antolatu zituzten.

Gerra bortxaketak

Bortxaketak ugari izaten dira gerra garaian, emakume zibilen aurka; hala gertatu zen, adibidez, Bosniako gerran, 1992-1995. urteen bitartean: bortxatutako emakumeak 10.000 eta 50.000 bitarte izan ziren.[3][4][5][6][7][8]

Maila txikiagoan ere Euskal Herrian, XX. mendeko 80. hamarkadan, eskuin muturreko talde parapolizialek ere neska gazteen bortxaketa eta hilketa kontsainsurjentzia barruko gerra estrategia gisa erabili zuten; hauek izan ziren biktima batzuk: Ana Teresa Berroeta, Maria Jose Bravo...

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.