From Wikipedia, the free encyclopedia
Boris Fiodorovitx Godunov (errusieraz: Бори́с Фёдорович Годуно́в, bɐˈrʲis ɡədʊˈnof ahoskatua; c. 1551 - Mosku, Errusia, 1605) Errusiako tsarra izan zen 1598tik 1605era. Fedor I.aren koinatua zen, eta errege-lanetan jardun zuen tsar izendatu baino lehenagotik ere, Fedor hil ondoren, legezko oinordekoa (Ivan Izugarriaren seme Dimitri) hil zutenez.
Boris Godunov | |||
---|---|---|---|
1598ko otsailaren 17a - 1605eko apirilaren 13a ← Teodoro I.a Errusiakoa - Teodoro II.a Errusiakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Vyazma (en) , 1552ko abuztuaren 12a | ||
Herrialdea | Errusiar Tsarerria | ||
Heriotza | Mosku, 1605eko apirilaren 23a (52 urte) | ||
Hobiratze lekua | Hirutasunaren eta San Sergioren Lavra | ||
Heriotza modua | : eritasuna | ||
Familia | |||
Aita | Fyodor Godunov | ||
Ezkontidea(k) | Maria Skuratova-Belskaya (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Godunov (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | errusiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta Oprichnik (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Errusiar Eliza Ortodoxoa | ||
Konstantinoplaren mende zegoen Errusiako Eliza bereizi, eta Moskuko aitalehen kargua sortu zuen (1589). Ivan Izugarriak hartu zituen Suediako lurraldeak eskuratu zituen berriro ere, eta tartariarren erasoari eutsi zion Krimean. Europako kultura Errusian sartzen saiatu zen; irakasleak ekarri zituen atzerritik, eta ikasleak bidali Europara, han ikas zezaten. Bere erreinaldiaren bukaeran goseteak nozitu behar izan zituen herriak, eta horrek matxinadak eta altxamenduak eragin zituen. Poloniaren laguntza izan zuen Demetrio Faltsuak, eta boiardoek eragindako altxamendu horietako bat zapaltzen hil zen Boris Godunov.
Boris Godunoven historian oinarriturik Puxkinek antzerki-lan bat idatzi zuen, eta Musorgskik opera bat, biak izenburu berarekin: Boris Godunov.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Godunov |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.