poloniar kazetaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Bogumiła Wander (Kalisz, 1943ko urriaren 7a – Konstancin-Jeziorna, 2024ko uztailaren 30a[1]) poloniar telebista aurkezlea izan zen.
Bogumiła Wander | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kalisz, 1943ko urriaren 7a |
Herrialdea | Polonia |
Lehen hizkuntza | poloniera |
Heriotza | 2024ko uztailaren 30a (80 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Krzysztof Baranowski (en) |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Kidetza | Stowarzyszenie Dziennikarzy Polskich (en) |
Bogumiła Wanderren ama aktore eta margolaria izan zen, eta aita musikari multiinstrumentalista[2]. Neba nagusi bat zuen, Włodzimierz[3], Niebiesko-Czarni musika taldeko kidea[2].
Łódźeko Unibertsitateko Filosofia eta Historia fakultatean lizentziatu zen[4]. 1965ean, hirugarren mailan zegoela, lehiaketa irabazi zuen eta lana lortu zuen TVP3 Łódź katean[4]. Bost urte geroago Varsoviara joan zen bizitzera, eta laster hasi zen bertako TVP adarrean lanean. 1970eko hamarkadaren erdialdetik, TVP1 eta TVP2 kateetan aritu zen. Horrez gain, Zielona Górako Sobietar Kantu Jaialdian[5], Opoleko Poloniar Abestiaren Jai Nazionalean eta Sopoteko Jaialdian aurkezle izan zen[6].
1979an, telebistan lan egiteari utzi eta Bruselara joan zen senarrarekin[7]. 1982an, Poloniara itzuli zen eta TVPn berriro agertzen hasi zen, eta graduondoko ikasketak ere egin zituen Varsoviako Unibertsitatean[3][8]. Hurrengo urteetan, esatari izateaz gain, Panie na planie telesaioa ekoizten eta Życie na pointach balletaren inguruko aldizkaria editatzen hasi zen[8]. 1987an bere burua antzeztu zuen W klatce filmean. 1989an Poloniako Kazetarien Elkarteko kide egin zen eta erakunde honetako Varsoviako zuzendaritzan aritu zen hamar urtez[8]. 1990eko hamarkadaren bigarren erdian bi dokumental zuzendu zituen: Conrad Drzewiecki o sobie. To nie ja, to taniec (1997) eta Andrzej Strumiłło. A-4 dziennik rysowany (1998)[8][9]
2003an, TVPn amaitu zuen aurkezle lanetan[10].
1970ean Zbigniew Żołędziowskirekin ezkondu zen[11], eta 1973an seme bat izan zuen, Marek[2]. 2005etik hil zen arte Krzysztof Baranowskirekin ezkonduta zegoen[2].
2020an, hedabideek jakinarazi zuten Wanderrek Alzheimerren gaixotasuna zuela[12]. 2024ko uztailaren 30ean hil zen, 80 urte zituela[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.