From Wikipedia, the free encyclopedia
Boeing B-29 Superfortress, AEBetako bonbaketari astun bat izan zen. Boeing hegazkinlaritza enpresak diseinatu eta ekoitzi eta Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadak Bigarren Mundu Gerra eta Koreako Gerran erabili zuen. Boeing B-17 Flying Fortress aurreko modeloan oinarrituz garatua izan zen, ondoren jada erreakziozkoak ziren Boeing B-47 Stratojet eta Boeing B-52 Stratofortress modeloek jarraitu zioten. Lehenbiziko hegaldia 1942ko irailaren 22an burutu zuen eta 1960an erretiratua izan zen.
Boeing B-29 Superfortress | |
---|---|
heavy bomber (en) eta land-based bomber monoplane (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Boeing |
Garatzailea | Boeing |
Diseinatzailea | Assen Jordanoff (en) |
Ekoizpen osoa | 3.970 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Lehen hegaldia | 1942ko irailaren 21a |
Zerbitzuaren hasiera | 1944ko maiatzaren 8a |
Kudeatzailea | Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armada eta Royal Air Force |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 8,45 () × 30,18 () m |
Abiadura | 467 km/h |
Pazifikoko Gerraren azken hilabeteetan, AEBek Japoniar Inperioaren lurraldeak bonbardatzeko erabili zuen hegazkin nagusia izan zen, gainera Nagasaki eta Hiroshima hiriak bonba atomikoekin suntsitu zituen Enola Gay hegazkinak B-29 modeloa zen.
Bigarren Mundu Gerra ondoren, Sobietar Batasunak B-29aren parekoa zen bonbaketari baten beharra zuela eta, B-29 estatubatuar bi hegazkin atzeman eta AEBetako Armadari inongo lizentziarik eskatu gabe goitik behera ia osoki kopiatuz, Tupolev Tu-4 bonbaketaria sortu eta ekoitzi zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.