Bismarck korazatua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Bismarck korazatua, Kriegsmarineko korazatu bat izan zen, Otto von Bismarck kantzilerra eta Alemaniaren bateratzearen bultzatzailearen omenezko izena zeramana. Tirpitz korazatuarekin batera, Alemaniak inoiz eraikitako korazatu handiena izan zen.
Bismarck korazatua | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Blohm + Voss |
Ekoizpen-lekua | Hanburgo |
Kostua | 197.000.000 Reichsmark (en) |
Historia | |
Gila jartzea | 1936ko uztailaren 1a |
Uretaratzea | 1939ko otsailaren 14a |
Esleipena | 1940ko abuztuaren 24a |
Lehen bidaia | 1941eko maiatzaren 21a |
Naufragioa | 1941eko maiatzaren 27a |
Kudeatzailea | Kriegsmarine |
Erregistro-herrialdea | Hirugarren Reicha |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°10′00″N 16°12′00″W |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 15 () × 9,3 () × 36 () m waterline length: 241,6 () m Luzera (nautika): 251 () m |
Erruna | 36 m |
Zingoa | 9,3 m |
Masa | 45.950 t eta 50.300 t |
Potentzia | 110.450 kW |
Abiadura | 30,01 kn |
Autonomia | 8.870 nmi (19 kn) |
Identifikazioa |
1936ko uztailaren 1an Hanburgoko Blohm + Voss ontziolan eraikitzen hasi eta 1939ko otsailaren 14an ureratu zen.
Bismarck korazatua zerbitzuan 8 hilabetez bakarrik egon zen, Ernst Lindemann kapitainaren agindupean, Rheinübung kode izendapeneko operazio bakar batean parte hartuz. Honetan, Prinz Eugen gurutzaontziarekin batera, Atlantikoan AEBen eta Erresuma Batuaren arteko nabigazio aliatua erasotzea eta oztopatzea helburu zuten. Halere, aliatuek alemaniar ontziak Eskandinavia parean somatu eta haiek atzemateko Erresuma Batuak hainbat gerraontzi bidali zituen. Topaketa Danimarkako itsasarteko guduan jazo zen, bertan Bismarck korazatua Royal Navyko ikur zen HMS Hood gurutzaontzia hondoratu eta HMS Prince of Wales korazatuari kalte larriak eragin zizkion, baina era berean britainiar gerraontzien hiru kanoi tiro latz jaso zituen. Halere, gudu hartatik osorik ateratzea lortu zuen, alemaniar korazatuak ospe handia bereganatuz.
Balentria horren ondorioz, Royal Navy edo Erresuma Batuko Itsas Armadak, Hood gurutzaontziaren hondoratzea mendakatzeko asmoz, Bismarck korazatua atzemateko berehalako bilaketa etengabe bati ekin zion, horretarako dozenaka gerraontzi itsasoratu zituen. Handik bi egunetara, Frantzia Okupatuaren kostaldean nabigatzen ari zela, Fairey Swordfish hegazkin torpederoak eta HMS Ark Royal hegazkinontziak atzeman eta hondoratu egin zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.