From Wikipedia, the free encyclopedia
Birusak erabiltzailea ohartu gabe ordenagailuaren funtzionamendua aldatzea helburu duten programa informatikoak dira. Birus informatiko bat programa informatiko mota bat da, eta, exekutatzen denean, beste programa informatiko batzuk aldatzen ditu bere kode propioa txertatuz eta aldi berean bere burua erreplikatuz. Erreplikazio hori gertatzen denean, kaltetutako eremuak birus informatiko batez "kutsatuta" daudela esaten da. Horiek, normalean, sistemako beste fitxategi batzuk izaten dira. Izan ere, birus informatikoen helburua ordenagailuan gordetako datuak manipulatzea edota suntsitzea izaten da.
Birusak, askotan, beste edozein programa balira bezala azaltzen dira. Baina beren kodean, konputagailuaren datuak aldatzeko aginduak dituzte. Horiek bere burua softwarearen bidez zabaltzeko eginkizuna dute, batzuetan kalte oso handiak sortuz. Helburuak oso anitzak dira, broma bat egin nahi izatetik sare informatiko bat blokeatzeraino.
Birus informatikoak detektatzeko eta ezabatzeko funtzioa dituzten programak ere badaude, "antibirus" izenekoak.
Birusen funtzionamendu orokorra zenbait zatitan banatzen da. Lehenik, gure ordenagailua kutsatzea du xede. Hori baliabide asko erabiliz egin daiteke: programa infektatu bat, esteka maltzur bat edo jatorri ez seguruko artxiboak deskargatzea.
Hori gauzatu ondoren, birusa ordenagailuaren alegiazko memorian sartzen saiatuko da. Antibirus bat izanez gero, une horretan, posible da ohartaraztea programa maltzur batek zure ekipoaren informazioa eskuratu nahi duela. Hala ere, hori ez da beti gertatzen; zenbaitetan, antibirusa ez baita ohartzen birusa sartu dela.
Birusa RAM memoriara iritsiz gero, sistema eragilearen oinarrizko zerbitzuen kontrola hartzen du eta zenbait fitxategi exekutagarri ere kutsatzen ditu. Une horretan hasten dira lehen sintomak: ordenagailuan akatsak, leihoak itxi, geldotasuna...
Azkenik, birus batzuk diskoan ere grabatzen dira erreplikatze-prozesua amaituz.
Nahiz eta birusek aipatutako funtzionamendu hori jarraitu, aipatu behar da zenbait aldaketa izaten dituztela sistema eragilearen arabera. Gaur egun, birus gehienak Windows eta Android sistementzat diseinatuta daude, horiek baitira sistema eragile erabilienak (merkatuaren %80). Hala ere, badaude beste sistema eragileentzako birusak ere, esaterako, Unixentzat, Linuxentzat...
Birusen ezaugarrietako bat gure ordenagailuko baliabideen kontsumoa denez, hainbat arazo sortzen dituzte: produktibitate-galera, informazio-sistemetan mozketak edo datuetan kalteak.
Horretaz gain, beste ezaugarri bat izaten da erreplika edo kopien bidez sistema ezberdinetatik sakabanatzea. Eta, gaur egun segurtasun egokia ez duten sareen kasuan errazago gertatzen da.
Gainera, birusek beste hainbat kalte egin diezaiekete gure sistema informatikoei, hala nola: informazioa galtzea, ekoizpena moteltzea, berrinstalatzeko denbora behar izatea eta abar.
Kontuan hartu behar da birus bakoitzak egoera ezberdin baten aurrean jartzen gaituela.
Kutsatzeko bi metodo nagusi erabiltzen dituzte birusek. Lehenengoan, erabiltzaileak, une jakin batean, oharkabean exekutatu edo onartzen du birusa instalatzea. Bigarrenean, berriz, birusak sarean zehar bere burua hedatzen du. Azken honi zizare-birusa deritzo.
Aipatutako bi kasuetan, kutsatutako sistema eragilea ezohiko portaera batzuk izaten hasten da. Jokabide horiek, arazoaren zergatia eman dezakete; eta, ondorioz, konponbidea aurki daiteke.
Bestalde, erabiltzailearen interakzioaren ondorioz sortzen diren kutsadura ohikoenak honakoak dira:
Batzuetan posible izaten da sistema eragilearen ahultasuna dela eta kutsatzea, erabiltzailearen inongo interakziorik gabe birusa ordenagailuan sartuz, beti ere interneteko konexio bat badago. Horrelakoak zenbait Windows bertsiotan gertatzen zen (Windows 2000, XP y Server 2003), baina azken bertsioetan ahultasuna zuzentzea lortu da.
Birusen arriskuak txikitzeko metodoak, aktiboak edo pasiboak izan daitezke:
Metodo pasiboak aplikatuz ordenagailua infektatzea saihesten da:
Mota askotako birus informatikoak existitzen dira, baina ezagunenak hauek dira:
Beste autore batzuek honako bi mailatan bereizten dituzte:
Birus informatikoen talde nagusiak (eta sinpleenak):
Gehien bidalitako birusen taula ICVS-ren arabera (Informatic control virus scanner):
Birus bakoitzak eragin desberdina izan dezake. Hauek dira ezagunenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.