From Wikipedia, the free encyclopedia
Biopestizidak, EPA-ren arabera (Environmental Protection Agency), animali, landare, bakterio edo mineral batzuetatik lortzen diren pestizida mota batzuk dira, hau da, iturri biologiko batetik modu naturalean sortutako toxinetatik abiatzen diren pestizidak. Substantzia edo organismo biologiko hauek, izurritetzat hartzen diren organismoak kaltetzen, hil edo uxatzen dituzte.
Azken urteetan gero eta erabiliagoak dira biopestizidak, izan ere, ez dute hondakin arriskutsurik sortzen, tratamenduen helburu nagusia ez diren espezieen gaineko eragina modu eraginkorrean murrizten dute, tokian bertan ekoizten direnean intsektizida kimikoak baino askoz merkeagoak izaten dira eta epe luzera pestizida sintetikoak baino askoz eraginkorragoak izan daitezke.
Hala ere, biopestizidak, sarritan, jarduteko abiadura motela izaten dute, eta, beraz, oso denbora-epe laburrean kalteak handiak izan daitezkeen kasuetan, litekeena da erabiltzea interesgarria ez izatea. Hortaz gain, biopestizidak organismo biziak dira, beraz, eragin biotiko eta abiotikoa dute. Hau kontrolaren baldintza ekologikoak gutxi ezagutzen direlako gertatu ohi da.
Zenbait ezaugarrien arabera banatu daitezke biopestizidak:
Mota askotako ekintza mekanismoak daude helburuaren arabera, biopestizidaren arabera… Ekintza mekanismo batzuei buruz informazio eta ikerketa asko daude, baina, badaude beste asko oraindik ez direnak ikertu. Hemen azaltzen dira ekintza mekanismo nagusiak:
Onddo hauek zelulosa dute haien hifa zenozitikoan (kitina gabekoa), baita zoospora heterokontikoak ere. Ugalketa sexuala gametangioen artean hifa berean edo hifa ezberdinetan gertatzen da. Animali eta landareen parasitoak dira; nolanahi ere, zenbait espezie saprofitoak dira. Esaterako, Lagenidium giganteum moskito larbaren parasitoa da. Hauek beste zenbait espezie karramarro eta beste krustazeo urtar batzuen patogenoak dira.
Onddo talde honetako hifak zenozitikoak dira, pareta zelularra kitinazkoa da eta zoosporek flagelo bakarra aurkezten dute. rARN-an alderaketa filogenetikoetan oinarrituta, talde fungiko hau basaltzat har daiteke, bestela esanda, aldaketa handirik ez dute pairatu eboluzioan zehar.
Chytridiomycetes intsektu-infektatzailea Blastocladiales ordeneko eta Coelomomyces generokoa da, dibisio honetan gutxi gorabehera 70 espezie patogeno deskribatu dira. Orohar hemipteridoak eta dipteridoak infektatzen dituzte. Miriofagoak (Chytridiales) dipteridoen pupa infektatzen dute, zelomizidioek (Blastocladiales) aldiz, moskitoak.
Mizelioa multizelularra da, septa gabekoa eta gametangioek zigosporak eratzen dituzte fusioa gertatu ondoren.
Trichomycetes klaseko espezieak batez ere intsektuekin zerikusia dute. Entomophthorales ordenaren barruan intsektizidak diren 200 espezie baino gehiago daude.
Mizelioak septadunak dira, haploideak eta askosporak (espora sexualak) askoan eratzen dira. Asko bakoitzak orohar 8 askospora barnebiltzen ditu. Cordyceps generoaren baitan entomopatogenoak diren 300 espezie baino gehiago daude. Arruntenak Beauveria, Aspergillus, Metarhizium, Culicinomyces, Hirsutella, Aschersonia, Lecanicillium, Paecilomyces, Tolypocladium... dira.
Intsektizidak diren basidiomycetes gutxi batzuen txostenak daude. Uredinella eta Septobasidium entomopatogenoak dira.
Entomopatogenoen bizi-zikloa
Entomopatogenoak ingurunean esporetan aurkitu ohi dira. Landareen gainazalarekin, substratuarekin, suspentsioan dauden partikulekin edota intsektuen gorpuzkiekin kontaktua izan ondoren infektatzen dira intsektuak, bertan baitaude onddoak.
Bizi zikloa ostalariaren kutikulan esporen hozitzearekin hasten da. Elkarrekintza fisiko zein kimikoen bidez itsasten dira onddoak hostalarian. Kutikularen bitartez infektatzen dira intsektuaren ehunak, tolesduren zein zirrikituak baliatuz, bertan intsektuaren babes-egiturak meheagoak direla probestuz. Behin barruan, onddoak intsektuaren hemozelea infektatzen du. Onddo ugarik barruan daudela toxinak askatzen dituzte infekzioa azkartzeko helburuarekin. Behin hilda, onddoa exoeskeletoaren bitartez hazten da eta esporen produkzioari ekiten dio eta hauek pasiboki barreiatuak dira (haize, euri zein ingurumeneko animaliekin kontaktuaren bitartez). Hostalaririk aurkitzen ez duten esporak hil edo landareei atxikituta bizirauten dute. Orohar hazte-garaian esporak bideragarriak dira. Nolanahi ere, aipatu beharra dago zenbait onddo espeziek gaitasuna dutela haientzat onuragarriak izango diren ingurumen-baldintzei itxarongo dien esporak ekoizteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.