Bet Khalaf edo Beit Khallaf Girgatik hamar kilometro inguru mendebaldera, Egipto Ertainean dagoen herrixka txiki bat da. Bere inguruan, Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarraren garaiko nekropoli bat eta bi mastaba handi aurkitzen direlako da ezaguna.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Bet Khalaf
Thumb
Kokapena
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Sohag Governorate
Markas of EgyptGirga
Koordenatuak26°18′09″N 31°47′39″E
Thumb
    Itxi

    Aztarnategi arkeologikoa

    Bet Khalafeko nekropoliak, adobezko bi mastaba handi ditu, Egiptoko III. dinastian (K.a. 2650-K.a. 2375) datatuak daudenak, K1 eta K2 izendunak.

    Handienak, K1 mastabak, Djoser faraoiaren garaiko hondakinak zituen, eta 1900 eta 1902 bitartean induskatua izan zen. Tamaina oso handikoa da: 86x45x9 (11) metro. Oinarria, harri gogorrekoa da, 19 metroko sakonerara jaisten den azpiegitura batekin. Adobez eta harriz eginiko bi metroko harresi sendo batek, hareazko betekina eusten du. Hil konpartimenduak, gizon baten hezurren batzuk eta ofrendaz beteriko ehunkada ontzi zituen, Niloko harri eta lokatzarekin blokeatua izan zen eskaileran aurkitu zirenak.

    Ez da ikerketa arkeologikorik egin duela ehun urte baino gehiagotik.

    Kanpo estekak

    Wikiwand in your browser!

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

    Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

    Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.