Eguzki-erradiazioari Lurrera heltzen uzten dion baina lurrak itzultzen duen erradiazio infragorria xurgatzen duen gasa, atmosfera berotzea dakarren berotegi-efektuaren erantzule dena From Wikipedia, the free encyclopedia
Berotegi-efektuko gasak atmosferako berotegi-efektua eragiten duten gasak dira. Atmosferan era natural batean dauden gasak dira, nahiz eta haien kontzentrazioa gizakien jardueraren ondorioz handituta izan. Gas artifizialak ere badaude, baina hauek industriako produktuak dira. Gure atmosferan, berotegi-efektuko gasek (batez ere, CO2 eta metanoa) negutegi bateko beiraren antzera jarduten dute: ez diete Lurreko gainazaletik datozen izpi infragorriei pasatzen uzten eta atmosfera zeharkatzen eta —horren ondorioz— planetako tenperaturak igotzen dira, negutegi barruan igotzen diren modu berean.
Berotegi-efektuko gasak Lurraren berotze globalaren eragile nagusiak dira.
Giza jarduerak eta erregai fosilen erabilerak berotegi-efektuaren gasen areagotzea ekarri dute, gas horien kontzentrazio atmosferikoa nabarmen handituz; Industria Iraultza hasi zenetik karbono dioxidoaren kontzentrazio atmosferikoa 280tik 390ra ppm areagotu egin da [1] [2]
Eduki interaktiboa | |
---|---|
Lurreko atmosferak eta bertan dauden gas batzuek (goian aipatutakoak) tenperatura globalaren igoera eragiten dute (berotze globala), negutegi batean gertatzen denaren antzeko fenomeno baten bidez: eguzkiaren erradiazioak lurrera pasatzen uzten dute (izpi ultramoreak izan ezik, hauetako gehienak ozono geruzak iragazten baititu), baina lurretik islatzen diren izpi infragorriak xurgatzen dituzte, eta ez dituzte pasatzen uzten espaziorantz. Gauza bera gertatzen da nekazaritzan erabiltzen diren negutegi edo berotegietan: egitura horietako beirak eguzkitik dator beroarekiko iragazkorra da, baina iragazgaitza barruko beroarekiko (hots, eguzkiaren erradiazioak ez ditu iragazten, baina bai barnetik islatzen diren izpi infragorriak). Nekazaritzako berotegiekin duen antzekotasuna dela eta, atmosferako portaera berezi horri berotegi-efektua deritzo.
Berotegi-efektua atmosfera duten beste planeta batzuetan ere ohikoa da: adibidez, Marten edo Artizarrean. Marteren atmosferak ere karbono dioxidoa du, kopuru oso handietan (%95), baina atmosfera hori oso mehea denez berotegi-efektua bertan oso ahula da. Artizarrak, aldiz, berotegi-efektuaren ondorioz tenperatura oso altuak ditu, muturrekoak, benetako infernu bat (400º C) sortzen dutenak (bere atmosferak -oso dentsoa- karbono dioxido ugari dauka). Nahiz eta Lurra baino hurbilago egon eguzkitik, Artizarreko muturreko tenperatura horiek -hein handi batean- berotegi-efektuaren ondorio zuzenak dira.
Nahiz eta gaur egun -giza jardueraren ondorioz berotegi-efektuko gasen kontzentrazioa atmosferan asko handitu- kaltegarria izan, berotegi-efektua, berez, ez da txarra, eta funtsezkoa izan da Lur planetaren gainean bizia sortu eta mantendu ahal izateko: karbono dioxido eta ur-lurrunik ez baleude atmosferan, Lur planetaren batezbesteko tenperatura oso hotza izango litzateke, gaur egun baino 33º C hotzagoa, bizia ezinezkoa egingo lukeena. [5]
Atmosferako osagai guztiek ez dute berotegi efektuan parte hartzen .Berotegi efektuko gasak, lurrean eguzkitik berotutako infragorriko fotoiak xurgatzen dituzte.Fotoi horietako energia ez du balio soilik erreakzio kimikoak egiteko, hau da, lotura kobalenteak apurtzeko, baizik eta errotazio energian eta bertan sartutako molekulen bibrazioak handitzen ditu. Energia gehiegikeria horrek molekula kolisioen bidez beste molekuletara transferitzen da energia zinetika moduan, hau da, beroaren bitartez airearen tenperatura handitzen.Modu berean, atmosferak hozten da energia infragorria emitituz bibrazio eta errotazio iragarpenak produzitzen direnean.Iragarpen guzti horiek molekuletako momentu dipolarren aldaketa exijitzen du, airearen konposizioko bi gas garrantzitsuak (nitrogenoa N2 eta oxigenoa O2) alde batera uzten dituena, beraien molekulak bi atomo berdinez osatuta daudelako eta beraz edozein momentu dipolarretaz ukan egiten dutelako.
Gasa | 2015ean (Gg CO2 baliokidea) [6] | 1990ean |
---|---|---|
CO2 | 238.921,08 | 228.228,16 |
CH4 | 39.000,03 | 26.921,29 |
N2O | 19.087,56 | 27.520,82 |
CFC | 10.706,17 | 2.403,18 |
PFC | 65,71 | 882,92 |
Erregai fosilen errekuntza (energia ekoizteko industriak, beste arloetako industriak eta garraioa) CO2 isurketa guztien %75a izaten da.
Enpresa | CO2 isurketak 2014ean (milioi tona) [7] |
---|---|
Petronor (Zierbena) | 2,310 |
Bahía de Bizkaia de Electricidad (Zierbena) | 1,075 |
Añorgako Cementos Rezola (Donostia) | 0,345 |
Edar Galindo (Sestao) | 0,323 |
Lemoako Cementos (Lemoa) | 0,304 |
Magnesitas Navarra (Zubiri) | 0,288 |
Acciona Energía (Zangoza) | 0,251 |
Zabalgarbi (Alonsotegi) | 0,235 |
Berotegi-efektuko gasek luzaro irauten dute atmosferan, ez baitira laster desagertzen. Horrek esan nahi du gaur isurtzen diren gasek belaunaldi askotan iraungo dutela, berotegi-efektua sortzen. Esate baterako, isuritako CO2rekin honako hau gertatzen da: %50ak 30 urteetan iraungo du, beste %30ak mende batzuetan, eta %20ak hainbat milioi urte [8]
Ur-lurruna, aldiz, egun gutxi batzuetan desagertzen da.
Era berean, hainbat prozesuk berotegi-gasen desagerpena ere errazten dute: besteak beste, atmosferan gertatzen diren erreakzio kimikoak (metanoa oxidatzen dutenak), atmosfera eta ozeanoen arteko gas-trukeak, fotosintesia (karbono dioxidoa erabiltzen duena), aldaketa fotokimikoak (klorofluorokarbonoak jasaten dituztenak estratosferan), etab.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.