arkitekto suitzarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Bernard Tschumi (Lausana, 1944ko urtarrilaren 25a) suitzar arkitektoa da. Aita Jean Tschumi arkitektoa zuen (1904-1962).
Bernard Tschumi | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lausana, 1944ko urtarrilaren 25a (80 urte) |
Herrialdea | Frantzia Suitza |
Familia | |
Aita | Jean Tschumi |
Hezkuntza | |
Heziketa | ETH Zürich |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, unibertsitateko irakaslea, hirigilea eta arkitekturaren teorikoa |
Lantokia(k) | Paris eta New York |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea University of Portsmouth (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
tschumi.com |
Züricheko Eskola Politekniko Federalean ikasi zuen. Ondoren, irakasle izan zen Ingalaterran, Londresko Arkitektura Elkartean, eta orobat Estatu Batuetan, Architecture and Urban Studieseko Institutuan eta Princetongo unibertsitatean. Arkitekturaren teorialaria da, eta hainbat lan idatzi ditu, horietako asko Architecture and Disjonction lanean bilduak. 1983an, la Villetteko parkea (Paris) berritzeko lehiaketa irabazi zuen. Tschumik galeria luze bat eraiki zuen, Zientzien gunera eramaten duena, eta aisiarako hainbat gune eraiki zituen inguruan. Horrez gainera, Marne-la-Valléen, Parisko aldirietan, arkitektura-eskola bat sortu zuen, eta gaur egungo Arte Estudio Nazionala, Tourcoingetik hurbil. Tschumik arkitektura beste diziplina batzuekin lotzen du, hala nola zinemarekin, literaturarekin edo filosofiarekin.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard Tschumi |
(Ingelesez) http://www.tschumi.com/
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.