Bell Laborategiak edo Nokia Bell Labs (lehenago AT&T Bell Laboratories, Bell Telephone Laboratories eta Bell Labs deitua), ikerketa eta garapen zientifikoan lan egiten duen konpainia da, Nokia enpresa finlandiarrena. Murray Hillen (New Jersey) du egoitza nagusia, baina laborategi gehiago ere baditu AEBetan eta beste zenbait herrialdetan.
Bell Laborategiak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Enpresa pribatua, ikerkuntzarako institutua eta argitaletxea |
Jarduera sektorea | Informazio teknologia, Software fabrika eta ikerketa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Honen parte | Alcatel-Lucent (en) |
Agintea | |
Lehendakaria | Frank B. Jewett (en) , Oliver Ellsworth Buckley (en) eta Mervin Joe Kelly (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Erantzukizun mugatuko baltzu |
Jabea | Nokia |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1925 |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
1925ean sortua, elektronikaren arloan munduko ikerketa laborategi garrantzitsuenetakoa da, eta bertan egindako patente eta aurkikuntzen artean daude, besteak beste, irrati-astronomia, transistorea, laserra, zuntz optikoa, DDC txipa, C eta C++ programazio lengoaiak eta Unix, Plan 9 eta Inferno sistema eragileak. Nobel Saria zortzi aldiz irabazi dute Bell Laborategietan egindako aurkikuntzek, eta guztira lan horietan aritutako 13 ikertzailek jaso dute Nobel Saria.
Kanpo estekak
- Bell Laborategien webgune ofiziala (ingelesez)
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.