Begoñako igogailua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Begoñako igogailua edo Mallonako igogailua Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen igogailu bat da.
Begoñako igogailua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°55′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1947 |
Itxiera | 2014ko uztailaren 8a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Rafael Fontán |
Estiloa | Arkitektura brutalista |
Kontaktua | |
Helbidea | Itxaropen kalea, 6 |
Zazpikaleetako Itxaropen kaleko 6. zenbakian dago.
1947an inauguratu zen, ordutik aurrera Zazpikaleak eta Begoña auzoko Etxebarria parkearen arteko malda ekidin eta biak elkarlotzeko zerbitzua eskainiz. Rafael Fontán arkitektoak diseinatu eta eraiki zuen.
2014ko uztailaren 8ko gaueko 23:00etan behin betiko funtzionatzetik laga zuen,[1] zerbitzuak bertan behera geldituz. Nahiz eta Ascensores de Begoña S.A. enpresa kontzetsionariak oraindik igogailua ustiatzeko 30 urteko kontratua izan, Eusko Jaurlaritzari kontratua bertan behera lagatzeko eskatu zion, azken urteetan enpresaren esanetan bezero edo erabiltzaileen kopuruak nabarmenki behera egin baitzuen.
Bilboko Udala nahiz udal batzordeko alderdi guztiak (EAJ, Bildu, PSE eta PP) igogailua mantentzearen alde agertu ziren.
Begoña auzoko auzotarrek beren aldetik, Begoñako igogailua martxan jarrai dezala eta zerbitzu publikoa eta dohakoa izan zedila eskatu zuten. Eusko Jaurlaritzak konponbideak topatzen lanean dabilela eta itxi aurretik neurriak hartuko zituela iragarri zuen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.