Begoña Gorospe
feminista, zinemagilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Begoña Gorospe Pascual (Hernani, Gipuzkoa, 1942) zinemagilea eta feminista da.
Begoña Gorospe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1942 (82/83 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Kidetza | Emakunde Maria de Maeztu Forum Feminista Eusko Ikaskuntza |
Maria de Maeztu Forum Feministaren bazkide sortzailea ere da.[1]
Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluan Aholku Batzordeko kidea eta Eusko Ikaskuntzako bazkide aktiboa, ahozko historiari buruzko lanak egin ditu.
Nazio Batuek Beijingen antolatutako kongresu batean parte hartu zuen eta mundu osoko emakumeen egoera argi eta garbi ikusteko aukera izan zuen. Memoria historikoko berreskuratze-lanetan dihardu bete-betean.
Biografia
1974an Gizarte Graduatua lortu zuen Zaragozako Gizarte Eskolan, eta 1995ean Masterra egin zuen Emakumeen Ikasketetan eta Genero Sistemetan EHUn.
Ibilbidea
Begoña Gorospe feminismoan ari da lanean 1960ko hamarkadaren hasieratik. Etenik gabe eta jarrera kritiko baina eraginkor batetik, aldarrikapen feministako ekintzak bultzatu ditu, eta, alde horretatik, besteak beste, zinemaren plataforma erabili du. Oraindik irekita dagoen ibilbide militante batean utzi du arrastoa.
Lanak
Euskal Emakumeen memoria, argazki-erreportajeak eta hainbat artikulu biltzen dituzten dokumentalak egin ditu.
Dokumentalak
- II República y Guerra Civil.
- Eusko emakumeak.[2]
- Tren Antimilitarista de Mujeres, Eibar, en el referéndum de permanencia en la OTAN
- Congreso Internacional Investigación, Docencia y Feminismo. Donostia
- IV Conferencia Mundial de la ONU sobre las Mujeres. Pekin 1995.[3]
Emakumeok erabaki-zentro guztietan egon behar dugu
- ¿Estaban, no estaban, como estaban? Humanidades, Comunicación y otras culturas. Castellón
Argitalpenak
- Educación, Memoria e Historia de las mujeres vascas: Lecturas feministas (2015) talde-lanean. [4]
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.