XVII mendeko baserria irudikatzen duen baserri-museoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Baserriaren Ekomuseoa Arteagan (Bizkaia) kokaturiko ekomuseo bat da. Bertan museoaz gain jatetxe bat eta parke tematiko bat ere badituelarik.
Baserriaren Euskal Ekomuseoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Artea |
Arkitektura | |
Deskribapena |
Euskal Baserria harriz eta egurrez eraikitako XVII. mendeko baserri baten kopia zehatza da, eta hainbat zerbitzu zein eskaintza kultural eta etnografiko ematen ditu. Eraikinaren 500 metrotako azalera bi solairutan banatuta dago. Beheko solairuan 200 lagun ingururentzako jatetxe-kafetegia dago, eta bertako dekorazioa garaiko elementuek osatzen dute.
Goiko solairuan museo etnografikoa dago. Arbasoen historian zehar ibili ahal izateko, gune honetan 1.000 pieza baino gehiago bildu dira, den-denak benetakoak eta aurretiaz sailkatutakoak. Horrez gain, beste bi eraikin gehiago ditu: bat garagardotegia da, eta bestean azoka txiki iraunkorra eta jardueren gunea daude.
Amaitzeko, Euskal Baserriaren Museoak parke tematiko bat dauka euskal gizon eta emakumeen historia azaltzeko, glaziazio handien garaietik hasi eta XIX. mendera heldu arte. Horrela, gure arbasoen tresnak eta makinak funtzionatzen ikusiko ditugu: burdinola, errota, irina egiteko baliabideak, arotzeria hidraulikoa, ogia egiteko labea, etab.
Astelehenak eta asteazkenak: 10.30etatik 13.45etara.
Ostiralak: 10.30etatik 13.45etara eta 17.00etatik 18.45etara.
Larunbatak: 11.00etatik 13.00etara eta 17.30etatik 19.00etara.
Igandeak eta jaiegunak: 11.00etatik 13.00etara.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.