From Wikipedia, the free encyclopedia
Banpiroei buruzko siniskerak elkarren artean oso ezberdinak diren munduko herrialde, kultura eta mitologietan desberdinetan agertzen dira. Mesopotamia, Israelgo Lurraldea, Antzinako Grezia eta Antzinako Erromako kulturen mitologietako ipuinetan odol egarria duten deabru eta espirituak agertzen dira, hauek gaur egungo banpiroen aintzindaritzat jotzen dira.
Halere, Antzinaroan jada izaki hauen izateari buruzko kondairak egon arren, gaur egun "banpiroa" izenez ezagutzen dugun izakiaren folklorea XVIII. mendean Balkanetan sortu zen, eskualde horretako etnia askotako ahozko usadioetan erregistratu eta argitaratu baita. Kasurik gehienetan, hildako bizidun izaki gaiztoak dira, suizidioen biktimak edo sorginak, baina izaki gaizto bat bere gorputzaz jabetutako norbait edota banpiroak kosk egindako norbait ere izan litezke. Zenbait eremutan kondaira hauek oso sustraituak zeuden, histeria kolektiboa eta banpiroak izatearen susmagarriak ziren pertsonen jendaurreko exekuzioak jazotzera ere iritsitako kasuak eman zirelarik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.