From Wikipedia, the free encyclopedia
Baliza toki edo puntu geografiko jakin bat edo arrisku potentzialeko lekua markatu eta nabarmentzeko objektu bat da. Aktiboa izan daiteke, seinale bat emititzen duenean (argia edo akustikoa); horrela ez bada, baliza pasiboa dela esaten da. Itsasargiak, adibidez, baliza aktiboak dira. Nabigazioan, balizak nabigazioa erraztu eta segurtasuna itsasoan hobetzen duten tresnak dira.
Balizak eremu askotan erabiltzen dira, topografian, trenbidean, automobilismoan … eta nabigazioan, baina alor horretan balizak “buia” hitzarekin ezagutzen dira.
Etxe orratzek, telebistako edo irratiko antenek eta energia elektrikoko transmisio dorreek ere balizak eraman ditzakete urrutian ikusi ahal izateko. Era honetan, hegazkinetako edo helikopteroko pilotuek, balizak ikusiz gero, istripuak saihets ditzake.
Bi motatako baliza daude: aktiboa, seinale bat igortzen duena, eta pasiboa, seinalerik igortzen ez duena.
Baliza aktiboen barruan mota desberdinak daude igortzen duten seinale arabera: irrati seinalea (GPS), argi-seinalea (itsasargiak) eta ultrasoinuaren seinalea (sonar).
Nabigazioren alorrean, balizak erabiltzen dira tokiak markatzeko eta ontziei orientatzeko. Balizak horiek lurrean edo itsasoan jar daitezke, eta sakonera, harkaitzak edo nabigaziorako arrisku puntuak adierazteko erabiltzen dira. Balizaren forma, kolorea, zenbakikuntza, dimentsioa, eta argi-seinaleen ezaugarriak “Reglamento de Balizamiento maritimo (AISM)” arautegiak zehazten ditu.
“Reglamento de Balizamiento maritimo (AISM)” arautegiaren arabera balizak sailkatzen dira horrela:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.