Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ekonomian, baliagarritasuna, erabilgarritasuna edo utilitatea eragile ekonomiko baten asebetetze neurri bat da, gehienetan kontsumoari edo aberastasunari loturik. Kontzeptua ekonomian baliabideak mugatuak kontsideratu eta kontsumitzaileak dituen aukeren artean erabaki bat hartu behar duelako sortzen da: kontzeptu erlatiboa da, beraz, aukera zenbait alderatzen dituena. Baliagarritasuna funtsezko kontzeptua da hainbat teoria ekonomikotan: Jeremy Benthamek eta John Stuart Millek oinarritzat hartu zuten euren teoriak osatzeko, baina Hermann Heinrich Gossen, Karl Menger, Léon Walras eta William Stanley Jevons ekonomialariak izan ziren kontzeptuaren inguruan teoria oso bat eratu zutenak baliagarritasun marjinal kontzeptuaren inguruan: unitate gehigarri bat eskuratzeak ematen duen baliagarritasuna alegia. Indiferentzia-kurba kontzeptu ekonomikoa ere, baliagarritasun kontzeptuarekiko eratorria da, baliagarritasun berdina dakarten ondasunen konbinazioa izanik.
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.