Balbino García de Albizu Jimenez (Donostia, Gipuzkoa, 1943) Nafarroako etnografo eta dibulgatzailea da. Lau hamarkadatan Ameskoako iragana ezagutzeko eta zabaltzeko hainbat ekimen eta ikerketa-proiektu bultzatu ditu. Estellerriko Erriberako kultura tradizionalaren dibulgazio-lana nabarmena izan da.[1][2]
Balbino García de Albizu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1943 (80/81 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Ameskoabarrena |
Jarduerak | |
Jarduerak | etnografoa eta dibulgatzailea |
Ameskoako historiarekin, toponimiarekin, abizenekin eta hizkuntzarekin lotutako gaiak aztertu ditu eta hainbat lan argitaratu ditu.[1] Bere jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen lagundu du.[3]
Elurtegiak eta txondorrak lantzen zituzten lanbide tradizionalak berreraikitzeko lan handia egin du.[2]
Sariak
- 2022: Txondorra Egur-ikatza saria jaso zuen. Saria Olentzeroren Lagunen Elkarteak sustatzen du, Iruñeko Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean. Bere jardunean kultura herrikoi eta tradizionala bultzatzen eta garatzen laguntzen duen pertsona edo erakundea aintzatestea xede duen sariak zortzigarren edizioko saria.[3]
Memoria historikoa
Hainbat urtez ibili zen 1936ko Gerran Ameskoan izandako errepresioa ikertzen. Balbino García de Albizu izen bera zuen aitona hainbat lagunekin hil eta Urbasako Arrasoko leizera bota zuten. Egindako ikerketari esker, aitonaren gorpuzkiak ez ezik, beste zazpirenak identifikatu zituzten 2014an, eta Urbasako beste leize eta amildegietan jazotako sarraskiak argitzeko bidea ireki zuen.[4][5]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.