Erresistentzia kimiko eta elektriko handiko hainbat erretxina sintetikoren marka, formaldehidoen eta fenolen arteko kondentsazio bidez sortutakoa; adibidez, biniloa, polipropilenoa, fenol-erretxina, perilenoa, polisulfonatoa, ABS eta beste zenbait... From Wikipedia, the free encyclopedia
Bakelita laborategian sintetizaturiko lehenengo substantzia plastikoa da, 1907an sortua da eta izena Leo Baekeland zientzialariaren omenez jarri zitzaion, bera izan baitzen sintetizatu zuena. Nobel saria ere jaso zuen aipatu zientzialariak. Bakelita fenoplastiko bat da, fenol eta formaldehido molekulen bitartez laborategian sintetizatu eta sortutakoa. Eratzen ari den bitartean moldeatu daiteke, baina solidotu ostean guztiz gogortzen da eta ezin da berriro bigundu; ezin da berriro moldeatu, alegia. Hauxe da gainerako polimero termoplastikoetatik desberdintzen duen ezaugarri nagusia. Bestalde, ez du korronte elektrikorik garraiatzen eta ur zein disolbatzaileekiko erresistentea da. Azken ezaugarri honen zioz, oso erabilia da hainbat alorretan, esaterako, kotxeetako balaztak egiteko, instalazio elektrikoetan eta lapiko eta etxetresnen kirtenetan.
Bakelita | |
---|---|
Aurkitzailea | Leo Hendrik Baekeland |
Aurkitze data | 1907 |
Eponimoa | Leo Hendrik Baekeland |
Mota | phenol formaldehyde resin (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,3 g/cm³ (25 °C, solido) |
Errefrakzio indiziea | 1,63 (25 °C) |
Identifikatzaileak |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.