Baionako badia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Baionako badia (galizieraz: baía de Baiona) edo Baionako itsasadarra (galizieraz: ría de Baiona) Galiziako hegoaldeko kostaldean dagoen bokale bat da, Pontevedrako probintzian. Bere muga mendebaldean Silleiro lurmuturra da, eta ekialdean berriz Monteferro penintsula.
Baionako badia | |
---|---|
Mota | badia eta Itsasadar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°08′02″N 8°49′59″W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Pontevedrako probintzia |
Geografia
Bere kostaldearen elementu geografiko nagusienak mendebaldetik ekialdera joanez gero honakoak dira: Silleiro lurmuturra, Baleal edo Peito Ancho senadia, Monterreal edo Monteboi penintsula, Santa Marta penintsula (Baíña), Ladeirako kostaldeko barra, A Ramallosa (Natura 2000 sarearen barnean), Miñor ibaiaren itsasoratzea, Monte Lourido penintsula (Garza uhartetxoa eta Enredada lurmuturra), Canido, Monteferro penintsula eta Estelas uharteak.
Historia
Bere uretan Baionako portua dago. Antzina Galiziako portu garrantzitsuenetako bat izan zen, XVI. mendean A Coruñako portuarekin batera atzerri merkataritza burutu zezaketen Galiziako bi portu bakarrak baitziren. Ondorioz, itsasadarraren urpean hondoratutako eta topatzeke dauden ontzi eta altxorrak omen daude.[1] Silleiro lurmuturrerantz joanez gero, kostaldea malkartsuagoa da. Bertan ontzi hainbat ontzien hondoratzeak jazo izan dira, tartean Peito Ancho (La Regente), O Cunichán (Collingham) edota ABC ontziak.
Eskualde honetako usadiozko ontzia gamela delakoa da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.