From Wikipedia, the free encyclopedia
Bœuf bourguignon (euskaraz: «behiki borgoinar erara») Frantziako gastronomiaren errezeta nabarmena da. Bere bi osagai nagusiei zor die bere izena: txahal haragia eta ardoa, Borgoinako bi produktu enblematiko.[1]
Bœuf bourguignon | |
---|---|
Osagaiak | behikia, salda eta ardo beltza |
Historia | |
Jatorria | Frantzia |
Plater hau Borgoinako ardo beltzez egindako abere-haragizko estofatu bat da, baratxuri, tipula, azenario, gatz eta bouquet garni batekin aromatizatua. Egosketa luzea da, eta su motelean egiten da. Egostearen ondoriozko likido kontzentratua pixka bat loditu ohi da roux batekin, saltsa baten trinkotasuna emateko. Hirugihar, perretxiko edo txanpinoi eta tipulin goarnizio batekin zerbitzatzen da.
Nekazari plater moduan jaio zen Borgoinan. Haragi gogorreko xerra bat edukitzean, eta koipe pixka batekin, su baxuan egosten dute zenbait orduz, salda edo otorduekin hartzen zuten ardoarekin estalita.
Plater "tradizionaltzat" hartzen da, eta, XIX. mendean jada dokumentatua dagoen arren, ziur asko oso antzinakoa da.[2][3] Arkume hanka[4] eta untxientzat[5] antzeko osagarriak dituzten eta "à la Bourguignonne" deituriko beste errezeta batzuk XIX. mendearen erdialdekoak dira.
Platera Frantziako gastronomiaren estandar bihurtu da, Parisko bistroetan bereziki. XX. mendean hasi zuten Borgoinako espezialitatetzat hartzen.[2]
Julia Child estatubatuar sukaldariaren esanetan, plater hori "gizakiak prestatutako behi-haragizko plater gozoenetako bat da".[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.